Hiztegia
matáza. komentario 1 1. mataza, matazía. (c). izena. Madeja, tanto de hilo como de lana. Lekukoak linu-arizko matazei buruz hitz egiten digu: Gero arilla eiñ. Arilletik eitten zan matazia. Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. Amen estanbriak-eta egoten die ba, matazak, alakotxia. Gero mataza arek egosi eitte zien uretan, sutako autsa botata, zuritzeko. Arek zurittu ein biar zuan gero. Da denporalian ur mordua bota da egosi —galdara aundixak e bazien, kobrezkuak ero—, artaikotxetan egosi, jo, berriz kanpuan bota lurrian, euki an zuritzen —artian e illunegi igual—, berriz ipiñi, egosi, da gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp. Mataza-festa. (Alustiza, Legazpia). Legazpiko kanpoaldetik Ostegun Santuz egiten zen prozesioa aprobetxatzen zuten baserriko emakumeek beren matazak garbitu eta sikatzen jartzeko, prozesioan zihoazenek ikus eta mirets zitzaten. Hortik omen dator izena. 2. mataza, matazía. (c). izena. EDUR-MATAZA . Edur maluta. Copo de nieve. Mataza galantak zien goizian. Sin. maluta.
materíal. MATERIEL, MATERIXAL. 1. materiál, materiála. (c). izena. Obra bat egiteko behar den jeneroa. Material. Materiala aiuntamentuak ipintzen dau eta eskulana noberak. 2. material, materiála. (c). izena. Zerrategirako, eta ez papel fabrikarako, den zura. Materiala edo puntaliak deitzen zaio. Dícese de los troncos destinados a la serrería. Materialetarako egur gutxi dago an, geixena apeia./ Guk apartatzen dou ba, materielerako ero papelerarako. Bati esate jau materiela, eta bestiai papelerarako-ero, apeia. Don. Beraz, enbor lodiak, materiala (edo puntaliak) "materialetarako", dira eta meheak, apeak, "apeatarako". Singularrean beti. Ik. ápea, púntale.
matizau, matizaua. izena. Bordadu klase bat. Matizado. Inkrustaziñua, realzia, matizaua, filtirea ta eitten zien. Maria.
matráilla, matraillía. (b). izena. Carrillo, moflete, mejilla. Gizon bapua dago matrailla ederrekin.
2 komentario matráilla-górri, matráilla-gorrixa. (c). izena. De pomulos rosados. Potolo matrailla-gorri bat da jefia.
Sagar mota batzuez ere bai: Sagar matrailla-gorrixak erosittut.