Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
marrósa
maskelu
maskelu, maskelua. (d). izena. Pago-egur zati batez egindako plater modukoa, ikazginek erabiltzen zutena. Pao zatixak eiñ beai, eiñ uekua da plato lekurako. Izena euki beukan be, neuk buruan eztaukat, e; maskelua eo olako zer bat zan. Cand.
masma, masmia. izena. (Eibar) MARASMA. Armiarma. "Inguruko herrietan marasmia eta marmia esaten jako; Eibarren masmia." (SB Eibetno). Sin. miárma.
jbenayas@flickr (CC:Nc-Nd)
masma ankaluze, masma ankaluzia. izena. (Eibar) "Opilión. Araknidua izan arren ez da benetako masmia. Hanka fin eta luziaguak daukaz." (SB Eibetno). komentario 1
masma-etxe, masma-etxia. "Sare itxurako amerauna. Sare-itxurakuei esaten jakue masma-etxe, sare-itxurarik ez daukeneri, ameraun." (SB Eibetno). Ik. améraun.
Mastérrekako éuskera, Mastérrekako éuskeria. (d). izena. Donatok dionez, hala deitzen zioten baserrian kale-euskera traketsari. Masterreka Bergarako kale bat da. Gure gazte-denporan zar ta gazte berdiñ eingo zan euskeria, nik uste. Bueno, kaleko jentiak euskera zatarraua Ik. kalé-éuskera.
mastíkau. (a). du aditza. Masticar.
© Jaione Isazelaia
mástra, mástria. (b). izena. Landareen orritza, barazkiena, batik bat.   Follaje de las plantas, sobre todo hablando de hortalizas. Patatak aurten mastra aundixa dauke./ Tomatiak, mastra txikixa euki arren ale ona euki leike. MASTRIA KENDU edo ETARA egin behar izaten da patata atera aurretik.
mastríkau. (d). aditza. Arropa garbitzerakoan, igurtzi jaboia emanda gero, zikina ateratzeko.   Frotar la ropa para limpiarla. Erropia jaboia emundakuan mastrikau eitten dok, kuellua zikiña dagonian da, zikiña etaratzeko. Klem. komentario 1
masústa.
© Jaione Isazelaia
1. masusta, masustía. (a). izena. Mora, zarzamora. Eskolatik masustak batuaz etortze giñan. Ik. arantza. mutikotan berde, mutilletan gorri, eta gizonetan baltz. Masustaren igarkizuna. (Izag Oñ)
2. masusta, masustia. (c). aditza. "Mujer dispuesta a tomarse cualquier libertad." (Izag Oñ).