Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mari-piparmiñ
marra-márra jan
marra-márra jan. (b). esapidea. Zarata eginez jan; ohizkoak ez diren gauzak jatean esan ohi da.   Comer produciendo ruido; dícese, sobre todo, cuando se comen cosas que no son normales. Mutikuak marra-marra jaten zittuan sagar berdiak. Gaztaina gordinak, ogi sikua eta horrelakoak. Ik. karra-kárra jan.
© Gorka Ortega
marráskal, marraskála. (d). adjektiboa. Esmirriado, -a, flaco, -a. Ondo marraskala dago andra koittaua.
marraskáldu. (d). da aditza. MARRASKIAU (ANTZ.). Marraskal bihurtu.   Volverse flaco, esmirriado. Iñaxi marraskiau in da dezente.
marráskillo, marráskillua. (d). izena. Caracol. Aitta Balbinok-eta marraskillua esateko kostunbria jauken. Klem. Oso adinekoek bakarrik; karakol da gaur entzuten dena. Eibarren arrunta da.
marrósa, marrosía. (c). izena. marrusa, morrosa. Ganadu orroea.   Rugido de ganado. Bei-marrosak esnatu nabe goiz aldera./ Marrosaka diardu txalak goiz guztia. Katuarenaz ere esan ohi da. Emenditxik entzuten zien katu-marrusak. Don. MARR komentario 1 Ik. orrúa, mu.