Hiztegia
markí-mádari, markí-madaríxa. (c). izena. Madari mota bat, ale handikoa eta urtsua. komentario 1 Ik. madári.
Markíña Etxébarri. (d). toponimoa. Etxebarria, Bizkaiko herria. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz.
markiñóta, markiñotía. (c). izena. alcedo atthis. Martín pescador. Sin. martintxori, martiñeta, markiñeta, ur-makiñeta, ur-makinista.
1. márko. 1. márko, márkua. (c). izena. MARKA, -IA. Bi edo hiru hortzeko zurezko tresna, soro landuan markak egiteko erabiltzen dena, gero artoa, patatak, etab. ilaran zuzen sartu ahal izateko. Aparato para marcar labradíos. Illaria zuzen eruateko markua pasau bia da. MARKUA PASAU egiten da. Ik. artámarko, azátz. 2. márko, márkua. (b). izena. Marco de puerta, ventana, cuadro. Egurrezko markua ipiñi bia jako kuadro oni. Eta ate-marko, bentana-marko, etab.
2. márko, márkua. (b). izena. MALKO (D). Malkoa. Lágrima. Malkua da, berez daonian, tanta bat daonian, malkua. Don.
Gehienetan negar-marko.
marmarreta, marmarretia. izena. "Jardun arina eta etengabekoa. Arek eruan dau marmarretia." (Lar Antz). komentario 1 Ik. mormóxeta.
mármintt, marmíntta. (b). izena. MARMITT, MARMINTTA, MARMITTA. Marmita. Astua ipursaltoka asi zan da marmintt guztiak lurrera. MARMITT ere entzun daiteke eta baita /a/ organikoz ere: MARMINTTA, -ía, MARMITTA, -ía. Sin. kantina (Eib.).