Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
markarri, markarrixa. izena. "Telak eta markatzeko arbel-harria. Gu garotaa Pagamendira jute giñanian tia Nikolasai markarrixa ekartzen gontsan. komentario 1
markáu. 1. markáu. (c). du aditza. Markak egin, gero lan edo zeregin batean gidari izango direnak.   Hacer marcas, señales que sirvan de guía. Soua markau bia da artua sartzeko./ Kanpofubola markatzen ziarduan atsaldeko partidurako. 2. markáu. (c). da-du aditza. Urratu.   Arañar(se). Kotxia markau dot garajetik etaratzerakuan./ Gure mutikua markauta etorri da burrukan eindda.
markeríxa, markerixía. (a). izena. Ate eta leihoen armazoiak.   Marquería. Gaztaiñia, ba markerixia ta suelua. Lar. komentario 1
márkes, markésa. (a). izena. Marqués.
markí-mádari, markí-madaríxa. (c). izena. Madari mota bat, ale handikoa eta urtsua. komentario 1 Ik. madári.
Markíña Etxébarri. (d). toponimoa. Etxebarria, Bizkaiko herria. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz.
© Ezezaguna
markiñóta, markiñotía. (c). izena. alcedo atthis. Martín pescador. Sin. martintxori, martiñeta, markiñeta, ur-makiñeta, ur-makinista.
1. márko. 1. márko, márkua. (c). izena. MARKA, -IA. Bi edo hiru hortzeko zurezko tresna, soro landuan markak egiteko erabiltzen dena, gero artoa, patatak, etab. ilaran zuzen sartu ahal izateko.   Aparato para marcar labradíos. Illaria zuzen eruateko markua pasau bia da. MARKUA PASAU egiten da. Ik. artámarko, azátz. 2. márko, márkua. (b). izena. Marco de puerta, ventana, cuadro. Egurrezko markua ipiñi bia jako kuadro oni. Eta ate-marko, bentana-marko, etab.