Hiztegia
mántso. 1. mantso. (b). adberbioa. Astiro, poliki. Despacio, mansamente. Mantso-mantso bota zotsan penaltixa./ Mantso asko ibiltzen da bizikletan. Mantso-mantso, gehienetan. Ik. astíro, sosíuz, poliki. 2. mantso, mantsúa. (b). adjektiboa. Manso, -a. Zaldi au oso mantsua da. Abereez ia bakarrik. Ant. nerbióso, -a, bizi. Ik. ótzan.
mantsótu. (c). da-du aditza. Mantso bihurtu. Amansar(se), desbravar(se). Zaldixa asko mantsotu da aspaldixan./ Ori be mantsotuko dau edadiak./ Ezkontzia komeni jak iri puxkat mantsotzeko. Pertsonez ere bai, baina abereak gogoan izanik, ziur asko. Ik. otzándu, umílddu, apáldu.
mantxarráda, mantxarradía. (d). izena. MANTXAR, MONTXOR. Obraren baten edo auzo-lanen baten ondorengo bazkari edo afari berezia. Comida o cena especial después de terminar un trabajo vecinal o una obra. San Martzialen itte zuan mantxarradia; bakaillau-jana. Argittako asko batze zuan San Martzialen, eta lanak pe egin biar izate jittuen auzokuak, erretillak-eta, gauzak-eta, arregluak anguak, eta gero itte juen mantxarradia. Bakaillau-jana, garrafoi ardaua eruan da. Klem.
mántxu, mantxúa. (c). adjektiboa. Manco, -a. Mantxua zan San Antonioko gasolinerua. Sin. esku-mantxu. Sin. besómotz.
mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. . MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila. Manzanilla. Infusioan hartzen den landare ezaguna.
mara-mára. (c). adberbioa. Elurra edo euria ederki eta ugari. Se dice cuando nieva o llueve intensamente pero con placidez. Atzo oberuzkuan edurra mara-mara zan./ An, ikusi, eurixa mara-mara.
mara-mara negarrez. esapidea. Negar betean. Gizato aundixa izan arren, mara-mara negarrez egon zan. (AAG Eibes). Ik. blasta-blasta.
marátilla. MAATILLA. 1. marátilla, marátillia. (c). izena. Egurrezko pieza birakorra, atea edo leihoa ixteko sistema. Tarabilla. Basarriko atia oinddio be maratilliakin ixten da. Pertsona autubatzeile baten ezizena zen Osintxun. “Maratillia” esate otxen gaitzizena; atxua ipoinjakitzaillia. Pasatzen zan danai be preguntia, nun izen zan... Hil.
ateik aiña maratilla euki. (c). esapidea. Denerako erantzuna, soluzioa euki, tranpa guztiak jakin. 2. marátilla, marátillia. (d). izena. "Péndulo de madera que hacen girar las hilanderas para retorcer el lino." (Azkue). Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia, lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. JJp.
3. maratilla, maratillia. izena. (Eibar) Destornillador.
máratz, marátza. (d). adjektiboa. Perkatxa, fina, langilea. Neska maratza da gero zuen Eukene. Emakumeez bereziki.
márdo. 1. mardo, mardúa. (c). adjektiboa. Mardula. Lozano, -a, robusto, -a. Aurten azak eztare mardo-marduak./ Oiñ azurra ta azala besteik ezta, baiña gaztetan mardo askua zan. Ik. malutz. atzera mardo egin. esapidea. "Tabernetan eta, ordaintzeko orduan atzean geratu." (Zuaz Deb). 2. mardo, mardua. "Eskuzabala." (Lar Antz).
mardótu. (c). da aditza. Marduldu. Volverse lozano, robusto. Pentsua naikua darabill da asko mardotu da txala.
mardul. Sin. mardul. 2. mardul, mardula. adjektiboa. (Antzuola) Eskuzabala. Aura esku mardulekua da. (Lar Antz).
mardura, marduria. (c). izena. Jantzi baten betegarria.
marduría émon. (d). esapidea. Soineko bati betegarri bat sartu buelo handiagoa emateko. Klem.
mari-. (b). aurrizkia. Prefijo de apodos con que se llama ocasionalmente a la mujer, de matiz despectivo o reprobatorio.
Ik. hurrengoak. Adierazkorrak dira eta mugagabean erabiltzen dira, batik bat.
Maríaren alába, Maríaren alábak. (c). izen propioa. Neska gazteen kofradia, gerra ondorengo urteetan oso indartsua. Hijas de Maria. Abadiak Mariaren alabak esate zoskun baiña gu Hijas de Maria giñan./ Bezperen ostian eukitze giñuan Hijas de Marian juntia. Ik. Lúistar.
marí-bándera, marí-bánderia. (c). Emakume "lizun" samarra, freska samarra. Mujer algo "desvergonzada". Mari-bandera, ba freska samarra danian ero. Klem./ Gaztetan mari-bandera majua izandakua da.