Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
málizia
mándo
© Asier Sarasua
mándo, mandúa. (b). izena. Aita astarra eta ama behorra duen abere arra. Bera antzua da, umerik egiten ez duena. Mulo; híbrido macho de burro y yegua. Mulia mandua ta mandakua dittuk, iru ganau, danak kruzetik datozenak. Manduan ama dok biorra eta aitta astua. Eta mandakuana dok astua ama eta aitta zaldixa. Mulia ta mandua berdiñ dia, bata da arra ta bestia emia, baiña umeik eitten eztabenak bixak, e. Don. Laburtuz: ama behorra eta aita astarra denean, umea arra bada: mandoa edo muloa (Sin.). Emea bada: mula. Ama astemea eta aita zaldia (eta bera arra): mandakoa. Ik. múla, mándako.
manejar, manejárra. (c). izena. (lagunartekoa.) Managerra, erdi umorez, erdi gaizki ulertuz. Urtaiñek manejarra zeukala ona-ta... Arek manejatzen jotsan diruak. komentario 1 Ik. manejau.
manéjau. 1. manejau. (b). da aditza. Arreglarse, valerse. Ze moduz manejatzen da bakarrik etxeko lanak eitteko. Ik. jirau, moldau, arréglau, konpondu. 2. manejau. (c). dio-du aditza. (lagunartekoa.) Robar, hurtar, birlar dinero etc., a escondidas, subrepticiamente. Bos milla duro manejau jotsan aittai karteratik. 3. manejau. (c). du aditza. Gidatu.   Manejar, conducir. Amar urterako bazekixen kotxia manejatzen. Baita norbait erabili. Neskatilliak nai daben moduan manejatzen dau anaia.