Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
makúrtu
malma
málo. 1. málo, málua. (c). "Cualquier insecto dañino de las plantas: escarabajo de la patata, etc." (Izag Oñ) 2. malo. (c). adjektiboa. Txarra. Adinekoek inoiz esaten dute baldintza zentzuko esaldien bukaeran, sententzia moduan: hau edo bestea gertatzen bada,  "malo". Arek astegunian etxetik afalduta ta eskuan purua dabela urtetzen badau, malo./ Gure jefia antiaju beltzekin datorren egunian, malo. Ik. mútxo.
malúskau. (d). da-du aditza. Muskildu, lardaskatu. Magullar(se), estropear(se). Umiak oillaskua jan ez, baiña dana maluskauta laga, bai./ Txakurrak sagar guztiak maluskau dittu. Perretxikuak, adibidez, plastikoan nola-hala ekartzen badira, maluskauta geratzen dira. Ik. mazpílddu, muskílddu.
malúta. 1. maluta, malutía. (b). izena. Artaburuaren estalkia.   Envoltorio de la mazorca. Malutazko koltxoiak zien len. Sin. artamaluta. 2. maluta, malutía. (b). izena. Copo de nieve. Txapelan lakotxe malutak jausten zien. Sin. edur-malúta, mataza. 3. maluta, malutia. (d). izena. Kardatutako artile multzoa.   Copo de lana. Kardau ta malutak eiñ, bolia. Kardiakin kardatzen zana atzera bueltau eskuakin kurioso-kurioso, malutak esate jakuen ari, ta gero maluta aretatik juaten zan makiñiai emoten poliki-poliki. Pedro. komentario 1 malutia izpittu. "Desenredar, deshacer el copo de lana, hilándolo. Malutia be izpittu ein biar izaten da. Txabillia eta goru-ardatzak erabiltzen hari-malutia askatu, izpittu... eta harixa eiñ." (SB Eibetno).
málutz. 1. malutz, malútza. (c). adjektiboa. Elurra egin berri, eta zapaltzeko ederra dagoenean, "malutza" dagoela esan ohi da.   Dícese de la nieve recien caída, esponjosa y agradable de pisar. Edurra malutz-malutza zeuan. 2. malutz, malútza. (d). adjektiboa. Mardula, bai pertsonak bai edozer gauza.   Lozano, -a, robusto, -a. Malutza? Mardua ero; gazte bat danian normala baiño fuertiaua ero, gizenaua: malutza. Eta erozer gauzagaittik, korrientia baiño aundixaua ero ederraua danian. Perretxikuak pe malutzak, aundixak eta zerak dienian. Musu biribill..., zera danian, maluz-malutza danian, zanpatortia. Klem./ Txapardua esaten jakon erreta jatekuai (gaztaina). Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi, tta oso ederrak. Aniz. Elurraz entzun daiteke oraindik ere, baina beste guztiaz nekez. Ik. mardo.