Hiztegia
maikára, maikaría. (b). izena. Mahaikada, mahaia bete jende. Mesa repleta de comensales o comida. Etxe artan maikaria juntatzen die egunero. Mahaia bete janari ere bai: Jesus, au da maikaria jarri dozuna iru lagunendako.
máilla. 1. máilla, máillia. (b). izena. Peldaño, escalón. Illunetan etzeban maillia ikusi tta muturrez aurrera jausi zan.
Ik. armáilla. 2. máilla, máillia. (b). izena. Categoría, rango. Donostiara maillatxua daukan jentia joaten da beraniatzera./ Kostako jak nere maillia arrapatzia.
3. mailla. Ik. katémailla.
maillátu. 1. maillatu. (b). da-du aditza. Abollar(se), magullar(se). Atzo ekarrittako kotxia gaur maillatu dau./ Sagarrak agiakin eretxi ezkero maillatu eitten die.
Ik. aputxúrrau, mazpílddu. 2. maillatu, maillatúa. (b). izena. Abolladura. Maillatua daukan frutiak eztauka estimaziñoik.
máillu, máillua. (b). izena. Esku-mailuka handia. Martillo grande de mano. Sega-mailluakin pikatzen da segia. Gure etxean sega pikatzekoaz esaten da. komentario 1 Ik. maillúka.
maillúkari, maillukaríxa. (c). izena. MAILLUKETARI. Mailukaz lan egiten duen behargina. Martilleador. Errementarixan laguntzaillia izete zan maillukari eitten zebana. Martinetero ere esan izan omen da. MAILL komentario 1
máilluki, máillukixa. (a). izena. . MAILLUBI, MAILLABI (EIB.). Fragaria vesca. Marrubia. Fresa Landatuak edo muga baztarretan-eta berez etortzen direnak. Azen.: maillúki ere bai.
máilluki bédar, máilluki bedárra. (d). izena. . Potentilla sterilis. Fresa estéril. Lurrean asko zabaltzen den belar narrasa. Mailuki landarearen antz handia du. Azen.: maillúki bédar ere bai.