Hiztegia
lúrmen. 1. lurmen, lurména. (d). izena. Elurra urtuz doanean bistaratzen den lur unea. Espacio de tierra, rodeada de nieve, que aflora al derretirse ésta. Txorixak lurmena dagon lekura etortzen die./ Errekonduan eitten da lenengo lurmena. lurmen dagoela edo lurmendu duela esan ohi da lur-sail batean elurra urtu duenean.
2. lúrmen egon. (d). Giro ona izan labratutako lurrak. Tener buen tempero la tierra labrada. Labrauta daon leku baten giro ona daola esateko, lurmen daola. Labrauta daon terreno bat ero labratzeko daon goldatu bat ero; “Ze giro dao?”, ta “Lurmen dao, oso giro ona dao.” Klem.
lurméndu. (d). du aditza. LURBANDU. Elurra kendu une batean, inguruan oraindik zuri dagoenean. Baita elurra kendu, besterik gabe. Derretirse la nieve en un espacio rodeado de nieve. También desnevar. Lurmendutako leku baten ein zeben lo./ Lurmendu zaiñ egoten zittuan zaldixak larrera botatzeko. Ik. lurmen.
lúrpe, lúrpia. (b). izena. Lur azpia. Lurpian dare oinddio patatak./ Lurpeko urak aprobetxau bia die.
Lekuzkoetan, batik bat. komentario 1 lúrpian sartu. (c). esapidea. Desprestijiatu, ezebeztzat hartu. Zeruraiño jasotzen zaittuen moduan, urrenguan lurpian sartzen zaittue. Ik. kakatára bota. orrek lurpian be etarako leuke bizimodua. (c). esapidea. Nonahi egingo lukeela aurrera.
lurrázal, lurrazála. (c). izena. Lurraren gain partea. La capa superficial de la tierra. Urak lurrazala eruan. Olaxe einddakuak estatak. Klem. Ik. éstata.
lurrestáli. (d). adberbioa. Lurra estalita, sagarrez sagarpean edo satsez soroan, adibidez. Ugari, esateko modu bat. Adverbio que literalmente significa que la tierra está tapada. Se dice cuando ésta está cubierta de manzanas caídas del árbol, de estiércol, etc. Satsa lurrestali. Ero beste erozer gauza, sagarra jausitta dagonian, “lurrestali dago”. Lurra tapauta dagola esan nai dau. Klem. LURRESTALI EGON, batik bat.
lurréta, lurretía. (d). izena. Lur garraioa; aldapa-lekuetan, batik bat, barrenetik gorenera. Acarreo de tierra, normalmente en terrenos en pendiente. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka bixkarrian guenera jasotzia. Singularrean nahiz pluralean.
lurrézko, lurrezkúa. (b). izenlaguna. Buztinezkoa. Dícese, sobre todo, de la alfarería, de los cacharros de arcilla. Lurrezko ontzixan einddako berakazopak gozuauak izaten die. Hilarik izenaren atzetik ere badarabil:Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. Sin. buztiñezko (gutxiago esana). Sin. buztiñézko.
lurrézko pítxar, lurrézko pitxárra. (c). izena. Edozein buztinezko pitxar, baina bereziki uretarakoa, edo txorixoak-eta oliotan gordetzeko diren bi eskulekuduna. Cántaro, vasija de barro. Lurrezko pitxarra, beste “cántaro”, Kastilla aldian e, estilokuak, bi astakuak, koipia-ta, txorixuak-eta. Don./ Erateko ura lurrezko pitxarrian. Don. Lurrezko pitxar zein topiñ deitzen dio Don.k asta bikoari.
Ik. topiñ.
lurríkara, lurríkaria. (b). izena. Terremoto, seísmo. Oin dala urte batzuk lurrikara txiki bat sentidu zan emen.
lurrúndu. 1. lurrundu. (b). da aditza. Lurrun bihurtu. Evaporarse. Ura lurruntzen danian gatza geratzen da./ Lapikoko ur guztia lurrundu da.
2. lurrundu. (b). da aditza. Lurrunez estali. Empañarse. Sukaldeko kristalak lurrunduta dare./ Antiajuak lurruntzen jat tabernan sartzerakuan. Ik. lauso.
lurrústel, lurrustéla. (c). izena. Materia organiko ustel asko, orbela, satsa eta abar duen lurra. Ona orturako. Tierra que contiene mucho humus, estiércol, etc. Ekarrizu florerotarako lurrustel puxkat. Ik. zádor.
lurtári, lurtaríxa. (c). izena. Lurra kamioiz garraiatzen duena. Gau eta egun dabitz atzera eta aurrera lurtarixok autopistia asi zanetik.
Sin. lurtári.
lústre, lústria. (b). izena. Betún para los zapatos. Noiztik etxatsu emon lustreik zapatei? komentario 1 Sin. betun.
lúto, lútua. (b). izena. Familia arteko bat hil ondoren urtebetean edo bian eraman behar zen dolua eta jantzia. Luto. Gizona ero seme-alabaren bat il ezkero bi urtian eruan biar izate zuan lutua. LUTUA ERUAN. Ik. lúto érdi.
lúto érdi, lúto erdíxa. (c). izena. MEDIÓ-LÚTO, -UA. Senide zuzen bat hil eta handik urtebetera, bigarren urte osoan, jazten zen lutoa. Medio luto. Medio-lutua eruate zuan lenao. Zurixa ta beltza ero grisa konbinauta. Lenengo bel-beltz ibiltze zuan urtebetian da gero medio-lutua eruate zuan. Klem.
Ik. lúto.
luzagárri, luzagarríxa. (c). izena. Zerbait luzatzeko balio duena, luzagailua. Alargador. Egur au ezta aillegatzen da luzagarri bat ipiñikotsau.
luzápen, luzapéna. (c). izena. Luzaketa. Dilación, demora. Ondo pagaukoskula baiña lana luzapenik barik akabatzeko kondiziñuakin.