Hiztegia
lórito. 1. lórito, lóritua. (b). izena. Loro, lorito. 2. lórito, lóritua. (b). adjektiboa. Asko hitz egiten duen umea. Lorito bat eindda dago zuen Ane.
lórratz, lorrátza. (c). izena. (Ubera) Arrastoa. Huella, rastro. Aizeri lorratzak agiri die lokatzatan. Ik. ankámarka, aztárren, árrasto.
lorza, lorzia. (a). izena. LORTZA. Zenbait arropari hartzen zaion pliegea, jantzia dotoretzeko edo mozteko. Lorza. Lorzak, batzuk aundixak dia, beste batzuk txikixak. Maria. Ume arropei eta azpiko gonei egiten zaie, gehienbat.
lósa. 1. losa, losía. (b). izena. Lauza. Losa. Harrizkoak, baina zurezkoak edo beste zerbaitezkoak ere izan daitezke. Baserri batzuen sarreran egon ohi direnei ATE-LOSA. Ik. arlósa. 2. losa, losía. (d). izena. Espaloia. Acera. Eskolara losatik joan! Sin. espaloi.
lo-sagar, lo-sagarra. izena. "Lo eragiteko sagarra (ipuinetan). (Lar Antz) Lo-sagarrak jan dittue, baiña kriada batek ez jan, eta ez i zeuan lo." (Lar Antz)
lotarátu. (c). aditza. Lotara joan edo eraman. Acostar(se). Gaur be, ni lotaratu orduko, irurak izango die./ Umiak lotaratu biaittut lelengo. Ik. oerátu.
lótsa. 1. lotsa, lotsía. (a). izena. Ahalgea. Vergüenza. Orrek eztaki lotsia ze dan.
lotsak emon. (c). esapidea. Lotsarazi. Abadia juan jakuan Gaztandolai lotsak emotera: enterau zala andra txarrekin ibiltzen zala eta ia ze jira zan aura.
lotsia etxostian. esapidea. Lotsa gutxi. Ik. etxóste. 2. lotsa, lotsía. (c). izena. Iparraldean "beldur" esan nahi du hitz honek, eta gurean ere ohizko zenbait esalditan zentzu horixe duela dirudi. Aunque en el léxico común no significa "miedo" como en Euskal Herria Norte, éso parece significar en algunas frases hechas. Amalau urte dauzka eta eztauka etxeko lanak eitteko lotsaik./ Zezeagak eztauka onenan lotsaik. Larogeitaka urterekin hil zen plazentziar harengatik ziotena: Es seukan ilseko losaik (erdi-txistea).
lotsagábe, lotsagabía. (b). adjektiboa. LOTSÁBAKO (UB., ANG., LEIN.).. Sinvergüenza, desvergonzado, -a. Egunian baiño egunian lotsagabiaua dago zuen mutikua.
Sin. Lotsagabeentzat mundua.
lotsagábekerixa, lotsagábekerixia. (b). izena. LOTSÁBAKOKERIXA (UB., ANG.).. Lotsagabearen ekintza. Desvergüenza, insolencia. Makiña bat lotsagabekerixa eitten dotsa neskatilliak amai. Azen.: lotsagabekeríxa, lotsagabekerixía ere bai.
lotsagabétu. (b). aditza. LOTSÁBAKOTU (UB., ANG.). . Lotsagabe bihurtu. Volverse desvergonzado, insolente.
lotsagárri. 1. lotsagarri, lotsagarríxa. (b). adjektiboa. Lotsa ematen duena. Vergonzoso, -a, que da verguenza. Lotsagarrixa da abertzale izenekuak beti erderaz ikustia./ Ixilik egon zaitte, lotsagarrixoi alakuoi.
komentario 1 2. lotsagarri. (b). adberbioa. Lotsa emateko eran. En ridículo, ridículamente. Reala aurten lotsagarri geratu da./ Praka estu arekin, lotsagarri zoian koittaua./ Jentian aurrian lotsagarri laga nindduan. Norbait lotsagarri laga, geratu, ibilli. Ik. kónpleto. baztarren lotsagarri ibili. (c). esapidea. Lotsagarri ibili. Or ibiliko aiz i baztar guztien lotsagarri.
lotsagárrikerixa, lotsagárrikerixia. (c). izena. Gauza edo egite lotsagarria. Desvergüenza. Konbidauei ardaua kobrau, ta olako lotsagarrikerixak eitte jittuan./ Eztozu olako lotsagarrikerixaik eingo, orraittio. Azen.: lotsagarrikeríxa, lotsagarrikerixía ere bai.
lotsakízun, lotsakizúna. (c). izena. Lotsatzeko motiboa. Motivo de vergüenza. Familixiandako lotsakizuna da ori./ Eztotsat iñoi lotsakizunik emon nai. LOTSAKIZUNA IZAN edo EMON, batik bat. Ik. lótsari, lotsa.
lótsari, lótsarixa. (c). izena. Lotsa baino gehiago. Bochorno, vergüenza. Arek lotsari galanta Mirandako estaziñuan pasau biar, euli mordo galanta eskuetan pegauta etarata txaketa poltsikotik. Eli./ Lotsari galanta pasau erain zotsan abadiak zure amandriai erderaz etzekixelako./ Nik artu neban lotsarixa liburu lapurretan arrapau niñuenian. LOTSARIXA PASAU edo ARTU, ia beti. Ik. lotsakízun, lotsa.
lotsátu. (a). da-du aditza. Lotsa sentitu edo sentierazi. Avergonzar(se). Ez aiz i puxka bateaittik lotsatuko./ I neikua aiz inguruko guztiak lotsatzeko.