Hiztegia
loki, lókixak. (d). izena. (Oñati) "Los huesos de la articulación de la mandíbula. Lokixak geratu: Paralizarse (v. gr. por un dolor de muelas) el movimiento de las mandíbulas." (Izag Oñ).
lo-kónkor, lo-konkórra. (d). izena. Kolpera esnatutakoan, siestatik esnatu berrian eta halakoetan, izan ohi den logura desatsegina. Sueño y estado desagradable después de una siesta, de despertarse bruscamente, etc. LO-KONKORRA EUKI, batez ere. Ik. loérre.
lo-korrósa, lo-korrosía. (c). izena. LO-KARRASA, LO-KORROSKARA, KARRASA, KORROSA. Lo-zurrunka. Ronquido. Aren lo-korrosak etxia be dardaraz jartzen juen.
Gaur egun lo-zurrunka entzuten da gehiago. Nere amari ez zaio ezaguna egiten azken hitz hau. Batuaren bidez sartua dirudi.