Hiztegia
lízar. 1. lizar, lizárra. (a). izena. . Fraxinus excelsior. Fresno. Leku hezeetan, errekondoetan batik bat, egon ohi da. Fruitu berde, luze, zapalak izaten ditu pilan zintzilik. Jendeak uste duenez, lizarrak fruitu asko duen urtea emankorra izaten da.
Ik. basalizar. 2. -lizar, -lizarra. (d). izena. Zuhaitz luzea, arbolaren izenari lotuta: pago-lizar, gaztaiña-lizar, piñu-lizar... Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian, pago-lizarra ero pago-luzia. Klem.
lizár-mákilla, lizár-mákillia. (c). izena. Lizar adarrezko makila, antzina oso erabilia burrukarako. Palo o bastón de rama de fresno, muy usado antiguamente en las peleas. Antxiñako euskaldunak lizar-makillekin eitte ei zeben gerria.
lizi, lizíxa. (d). izena. LÍXI. Tiñatik irteten zen lixiba hondarra, ur-zikina, lixa-potzura zihoana. El agua sucia de la colada que salía de la tina e iba a parar al lixa-potzu. Lizixa izete zuan ura, urzikiña, tiñatik urtetze zebana. Klem.
Ik. líxiba. lizixa be eran. esapidea. "Edozer edan. Orrek lizixa be erango luke." (Lar Antz). Ik. solímau.
lízun. 1. lizun, lizuna. (c). izena. Moho, cardenillo. Umedadetan egondako gauziai lizuna eitte jako./ Gaztaia garbittuko ezpalitza alperrik galdu eingo litzake, lizuna ero sartuko litzakixo ta. Enr.
Ik. lizúndu. 2. lizun, lizúna. (d). adjektiboa. Berdexka, lizun kolorekoa. Cárdeno. Ia galdua. Ik. galóso. 3. lizun, lizúna. (c). Troka-zuloa. Boquerón. "Lizuna: nombre propio del boquerón de Gesaltza, por donde se mete el río Aranzazu. Gesaltzaako lizúna, lizúnian: en el boquerón de..." (Izag Oñ)
lizúndu. (c). da aditza. Enmohecerse. Basarriko ogixa ona da, baiña ein-barrixan. Bein baiño geixaotan janda gare lizundutakua./ Umeldu ero lizundu (belarra). Umeldu ezkero ba urrengo lizuna. Umelak lizuna dakar ondorik. “Bedar umela ekarri dou. Au lizundukok”. Don.