Hiztegia
lixíbarri, lixíbarrixa. (d). izena. Lixiba joteko harria. Don.k LIXIBA ARRI dio, bi hitzetan. Sin. albérgarri, piétarri, puxetarri.
lixibera. 1. lixibera, lixiberia. izena. "Lixiba egiteko ontzia, barrika." (Lar Antz)
2. lixibera, lixiberia. izena. (Eibar) Lavandera. Lixiba egitera dedikatzen zen andrea. Besterik ezian, lixibera eitten eban. (Etxba Eib). Sin. lixíbagille.
lixíbontzi, lixíbontzixa. (d). izena. LIXONTZI. Lixiba egosteko egurrezko barrika. Lixibontzi eta lixontz entzunak egiten dira, baina gure galdeketetan tiña eta erropa-barrika azaldu dira bakarrik. Ik. tíña.
líxtu. (c). da aditza. LITXÁTU. Litxez bete oihal edo jantzi bat. Llenarse de pelusa o hilachas; deshilacharse un tejido o vestido. Azkenengo erosittako bakeruak ziero lixtu jat./ Barrenak pe danak lixtuta jauzkat. Don. Ik. álbeni, izpittu, lítx, txirbiztu.
lízar. 1. lizar, lizárra. (a). izena. . Fraxinus excelsior. Fresno. Leku hezeetan, errekondoetan batik bat, egon ohi da. Fruitu berde, luze, zapalak izaten ditu pilan zintzilik. Jendeak uste duenez, lizarrak fruitu asko duen urtea emankorra izaten da.
Ik. basalizar. 2. -lizar, -lizarra. (d). izena. Zuhaitz luzea, arbolaren izenari lotuta: pago-lizar, gaztaiña-lizar, piñu-lizar... Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian, pago-lizarra ero pago-luzia. Klem.
lizár-mákilla, lizár-mákillia. (c). izena. Lizar adarrezko makila, antzina oso erabilia burrukarako. Palo o bastón de rama de fresno, muy usado antiguamente en las peleas. Antxiñako euskaldunak lizar-makillekin eitte ei zeben gerria.
lizi, lizíxa. (d). izena. LÍXI. Tiñatik irteten zen lixiba hondarra, ur-zikina, lixa-potzura zihoana. El agua sucia de la colada que salía de la tina e iba a parar al lixa-potzu. Lizixa izete zuan ura, urzikiña, tiñatik urtetze zebana. Klem.
Ik. líxiba. lizixa be eran. esapidea. "Edozer edan. Orrek lizixa be erango luke." (Lar Antz). Ik. solímau.