Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
líjer
línpio
línpio. 1. línpio. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Hilda.   Muerto, seco. Arbolatik jausi tta linpio geratu zuan./ Olakuai bi tiro ta linpio. Ik. garbi geratu, seko geldittu. 2. línpio. (c). adberbioa. Ezer barik, hutsik. Lapurretaz aritzerakoan. Lapurrak etxia linpio laga zotsen.
liñágintza, liñágintzia. (d). izena. Linua ereitetik harigai izaterainoko langintza.
liñapótzu, liñapotzúa. (d). izena. Linoa beratzen eukitzen zen putzua.   Pozo en que se remojaba el lino. Aldeko etxaburuan zan liñapotzua./ Artzalen an beeko albergian gaiñekaldian, antxe zan liñapotzua. JJp. LI Ik. osíñ.
liñárri, liñárrixa. (d). izena. Linoa jotzeko erabiltzen zen harri zabala.
liñasoro, liñasorua. (d). izena. Linua ereindako soroa.   Sembradío de lino. Ori sortioi esate utsena liñasoroa eruteko, eta an zelaixan ipintzeko. Ba txortatxuak, al zien igualentxuenak nai izaten eben. Hilari.
liñategi, liñategixa. izena. "Lihoa jotzeko tokia." (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
liñázi, liñazíxa. (d). izena. Linuaren hazia.   La simiente del lino. Liñua ereiñ eitten zan beste edozein azi bezelaxe. Liñazixa oinddio botikan eongo da. Liñazixa enplastuak eitteko-ta artzen zan leen. Ta liñazixa erein dda, liñua lastua bezelaxe etara eitten zan gaiñera, ebagi ez. Aniz. (AA BergEus, 331. o.).
liño-mazo, liño-mazua. izena. "Mazo para ablandar el lino." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
© Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco
líñu, liñúa. (c). izena. . Linum usitatíssimun. Lino. Da liñua be etxian artzen zan. Liñua erein dda; liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz./ Liñua ein bia da txistuakin, bustitta. JJp. XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako. Ik. eun. liñua jo. "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno).