Hiztegia
larráiñ. (Leintz) LARRIÑ (LEIN.). 1. larráiñ, larráiña. (d). izena. Baserriaren kontrako lauunetxoari toki askotan ematen zaion izena. Lehenago han jotzen zelako garia, jakina. Era, plazoleta de trillar, en su origen. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraiña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat. Don.
2. larráiñ, larráiña. (d). "El espacio interior de la puerta principal hasta la cocina." (Izag Oñ). An, larraiña esaten jakon, larraiñ aundi bat euan, larraiña, ta antxe ein zan bodia. Oiñ ganauak dauzka larraiñian ipinitta. Etxeko barruan. Mertz.
lárrarte, lárrartia (Ub.-Ang.).. (b). izena. (Angiozar) Arantzadia. Zarzal. Oiñ larrartia da len ortua zana./ Larrartetik (edo larra artetik) urten ezindda demasak ein giñuzen.
Larrarte, substantibo eta hitz bakar bezala sentitzen da batzuetan (1. adibidea) "arantzadia" esango bagenu bezala, eta lar-arte, izen+postposizio, beste batzuetan, 2. adibidean bezala. Gauza bera gertatzen da "arantzarte"rekin. Sin. arántzarte.
larráts, larrátsa. (d). adjektiboa. Arpegi larratsa duela esan ohi zaio kirol asko egiteagatik edo beste edozergatik aurpegi zorrotza ("arrastaua" gure amaren hitzetan) duenari. Joxe Migel ikusi juat, eta ondo arpegi larratsa jaukak pa... Gutxi erabilia.
larratxori, larratxorixa. (d). izena. Anthus pratensis; anthus trivialis. Bisbita. Sin. bedartxóri, txítxi.
larráu. (d). du aditza. LARRATU (OÑ.).. Larratu, abereak bazkatzera eraman. Apacentar alguien los animales. Ardixak larratzera goizian. Bere martxan ipintzera berak nai daben lekuan pastoriak. Ardixak larrau. Eske diferentzia aundixa egoten dok nun ipintzen dittuan goizian. Klem./ Atzo zuen zelaixan larrau nittuan ardixak./ Ganauak larrau jittuat. Don./ Bazkalostian ardixak larratzera noia. NOR-NORK. Norbaitek abereak larrau. Gaur gutxi erabilia. Larrera etara edo larrera eruan entzuten da. Eta zelaian belarra jaten dabiltzala esateko: larrian ibili. Behiak ere LARRAU daitezke, norbaitek basora eramanez gero. Ik. lárre, mustáu.
lárre, larría. (b). izena. LARRA (UB.). Pastizal, pasto. Larre ederrak dare aurten, eurixa sarri ein ddau ta. Larrétik. De pastar. Ardixak larretik datoz. Larréra. A pastar. Noiz etara biaittuzu ardixak larrera? Larrían. Pastando. Beixak larrian dabitz. Uberan, larrán, larrátik, larrára.
Ik. larráu. larre motxian azittakua izan. esapidea. Sin. ota motzian ázittakua.