Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aragi-eten
arásero
aragi-eten, aragi-etena. (d). izena. Desgarro o rotura de músculos. Atzo aldapa bateti salto in neban, da orkatillan aragi etenen bat iñik izen bi neban, gaur beintzat miñ daukat eta. (Lar Antz). Sin. mamiñ-eten.
arági fáltso, arági fáltsuak. (a). izena. Behar ez den lekuan hazitako haragi alferrikoak. Aragi faltsuak. Orrek ba betenaixuai esate jakon, eta berak ebagitzeko esan ezkero, ba ebagi eitte zan. Don.
arákaitz.
© Jaione Isazelaia
1. arakaitz, arakáitza. (c). izena. Arbolaren arapoa; adarraren jaiokera edo hau kendutako lekua.   Nudo de un tronco. Zerria ziero izurrau dou, dana arakaitzez betetako tronguak ebaitzen ibili ga ta./ Arakaitza jo eta ziero maillatu zeban aixkoria. Azen.: arakáitz ere bai. Sin. arápo.
2. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Gaizki osatutako zaurian sortzen den mamin-faltsua.   Carne falsa que se forma en las heridas mal cerradas. Atzapar guztiak arakaitzez beteta dauzka./ Espoloiko arbolak baiño arakaitz geixao jauzkat iztarretan. (Lagun bati entzuna, iztarretan urratu eta mailatu asko zuela esateko. Arakaitzen bi zentzuak elkartzen dira hemen) Etim.: haragi+gaitz, ziurrenik. 3. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Kanpoan hildako abere baten haragia.   Carroña. Don
arakáiztu. (d). da-zaio aditza. Zauri bat gaizki sendatu.   Cerrarse mal una herida. Esate baterako atzazkala galdutakuan gelditzen dan mamin-trontzua, gaizki osatutakua, esaten dok arakaiztu ein dala. Mamin-faltsua sortzen danian. Klem./ Gaiztotu esaten dok pasmua eitten danian, eta arakaiztu berriz len esan doguna. Klem.
Arámaixo. (a). toponimoa. Aramaio. Arabako herria. Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten. esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan.
áran, arána. (d). izena. . Endrina. Ik. elórrarantza beltz, okán txímillo.
arane, aranía. izena. "Planta parecida al maíz y que crece entre maíz; tiene semillas pequeñas y repartidas en distintos lugares." (Izag Antz).
arántza. 1. arantza, arantzía. (a). izena. . Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. Rubus sp. Sin. lar. 2. arantza, arantzía. (c). izena. . Crataegus monogyna. Ik. elórrarantza zuri. 3. arantza, arantzía. (a). izena. Espina, púa. Arantzia sartu jata ankazpixan da ezin ddot etara. Adinekoek nekez darabilte zentzu honetan, eztaka esaten baitute. Nik e, sarrittan e, igual etxian da, gurian e, gaztiak «arantzia daukat amentxe» ta; «arantzia, nik e, landara danai esate otxat. Ori eztakia dok, eztakia». Don. Ik. larrósa.
arántzarte, arántzartia. (b). izena. Lar artea. Ik. lárrarte.
arañeun. ARAÑUN. Ik. érañun.
arañeuntxo, arañuntxo. Sin. erañun-antxitik.
© Edurne Arenaza
arápo, arapúa. (b). izena. Enborra eta adarraren arteko loturaunea.   Nudo de árbol. Errez irabazi bia zotsan baiña azkenengo tronguan egundoko arapua tokau jakon da galdu ein zeban. Sin. arakaitz.
arása. 1. arasa, arasía. (d). izena. Anaquel, mueble de uno o de varios estantes para dejar cosas. También agujero o rebaje en la pared con el mismo objeto. Eta ori eindda ba plazara... ta ia pentsatzen asi giñanian neskak ete giñan ero, ola zeoze, ba an arasan jarritta iñok etaratzeko zaiñ. Asko aurreskuak eta, porsiakaso be presente. Sot. Berg. Eus.)./ Arasan dao, goenenguan, platera. Don. Altzari osoari zein apal bakoitzari: arasa. Lenengo arasia, bigarrena... Don. Behean armarioa eta gainean arasak zituen lehenagoko sukalde altzariari: arasa-armaixo. Ik. apála, bálda, sukalde-armaixo. 2. arasa, arasía. (d). izena. Gurdiaren burkamaren albo-egur bakoitza.   Cada uno de los dos largueros del carro. Albo bixak arasak; beste onek, trabesekuak, erraillak. Don. Sin. burtarása.
arása-ármaixo, arása-ármaixua. (d). Behean armarioa eta gainean, erantsita, arasa duen antzinako sukalde-altzaria.   Armario de cocina antiguo, alacena. Beia armaixua ta au arasia; bixak zela eukitzen zittuan, arasa-armaixua. Don. Sin. sukalde-armaixo.
arasakára, arasakaría. (c). izena. Arasakada, arasa bete gauza. Ipiñarrin ikusitta najak arasakara ontzixa, dana kobrezkua. Klem.
aráserixa, aráserixia. (d). (Oñati) ARASEI (OÑ.). "Araserixa batzuk: unas pequeñas acciones que molestan a los demás." (Izag Oñ). Arásuan, aráserixan ibilli: andar traveseando y molestando.