Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lámaiko
langadúra
langadúra, langaduría. (c). izena. LANGERÍXA. Egurrezko langaz edo arbola adarrez eginiko hesia.   Cercado hecho de travesaños de madera o ramas de árbol. Alanbrian lekuan langekin, ero adarrekin be bai jositta, ipintzen dien esixak, langadurak. Klem./ Bei sorgiñak langaduria saltuan pasau ta ospa. Ik. alanbradúra, erromára, eskéra, ixtúra, latési.
langílle. 1. langille, langillía. (a). izena. Trabajador. Sin. biárgiñ. 2. langille, langillía. (a). adjektiboa. Lan asko egiten duena. Langille onak prakak apurtu biar dittu belaunian, ez ipurdian. esaera. "Langile onak eserita ez du egon behar. Gaur besterik gertatzen da." (Lar Antz). Langille txarrak kaka sarri, urrin joan eta nekez etorri. (c). esaera. (Ubera) Uberan esaten den esaera.