Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
laguntásun
láka
laguntásun. 1. laguntasun, laguntasúna. (b). izena. Ayuda. Laguntasun edarra emoten jao alabiak amai./ Ipuiñ asko ta laguntasun gutxi ufalak arrapautakuendako. Sin. láguntza. 2. laguntasun, laguntasúna. (c). izena. Compañía. Bakarrik bizi da ta laguntasun puxkat ondo etorriko jako./ Telebisiñuak laguntasun aundixa eitten dau.
lagúntxo, laguntxúa. (c). izena. Lagun mina (adiskidea, nobioa, maitalea...).   Amigo/a íntimo/a. Zapaturo Donostiara joaten da, an dauka bere laguntxua ta./ Gure neskatilliak primeran pasatzen dau bere laguntxuekin. -txo hemen ez da txikigarria, bihozkoia baizik. Azen.: láguntxo ere bai.
láguntza, láguntzia. (c). izena. Laguntasuna.   Ayuda, auxilio. Laguntza gutxi dauka basarrittarrak. Sin. laguntasun.
laguntzáille. 1. laguntzaille, laguntzaillía. (b). izena. Lagun egiten duena.   Acompañante. Gaur laguntzailliakin etorri da txoferra. 2. laguntzaille, laguntzaillía. (b). izena. Zerbaitetan laguntzen duena.   El/la que colabora en algo. Olako laguntzailliakin derrepente eitten da zaltaiko lana.
lagúnzar, lagúnzarra. (c). izena. LÁGUN ZÁR. Aspaldiko lagun ona.   Viejo amigo. Lagunzarrak izen arren idea diferentetakuak die. Aspaldiko laguna, besterik gabe, ere bai. Enok ezautzen? Ez aiz akordatzen soldauxkan? Bai gizona, gu lagunzarrak gaittuk. LÁGUN ZÁR, bi hitzetan, ere bai.
láiñ. (b). juntagailua. Adina. Tanto como. Eztaki frantses asko, baiña defenditzeko laiñ bai./ Ik badakik euretako laiñ. -ENDAKO, -RAKO edo -T(z)EKO laiñ. Ik. áiña, ainbat, beste.
laiñera, laiñería. "La niebla de la hondonada. Laiñera gutxi." (Izag Antz).
laiñeza, laiñezía. (d). izena. Umearen edo gaztearen harrokeria nagusiekiko. Laiñezak dauzka ume honek. Gutxi erabilia gure eskualdean.
laiñeztu. (d). da aditza. Harrotu edo putzak hartu, honelakoetan:. Gaztiak burla egin zotsen maistriai eta onek kargu artu zotsenian laiñeztu ein jakozen. Edo aitak umeari: Kontuz, laiñeztu barik, e! Gutxi erabilia.
© Eider Usobiaga
láiño, laiñúa. (a). izena. Nube, niebla (orokorra). Laiño beltzak agiri die./ Goizian laiño itxi-itxixa zeuan. Galdara maillaztua esaten omen zitzaion aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Aramaion, laiño maillatuek bildotsak ematen dutenei. Oñatin, laiño litxakiñak laino meheei, litxak bezalakoei. komentario 1 tripaki-laiño, tripaki-laiñuak. izena. (Angiozar, Antzuola) "Los cirros (nubes)." (Izag Antz). Ik. beláiño.
laiñópasa, -e, laiñópasia. (c). izena. Lainoak zerutik abiada handian pasatzen direneko eguraldia. Aize aundixa ibili da gabian. Gaur goizian be laiñopasia egon da, baiña atsaldian berotu ein biar ei dau.
láiñope. (c). adberbioa. Zerua estalita.   Nublado. Udan erabiltzen da, batez ere, euririk ez baina eguzkirik ere egiten ez duen egunei buruz. Laiñope joan, egon, euki, eiñ. Bera soilik ere bai:
laiñótsu. 1. laiñotsu. (c). adberbioa. Nublado. Atzo be laiñotsu egin zeban. 2. laiñotsu, laiñotsúa. (c). adjektiboa. Nuboso, -a. Egun laiñotsua dago gaur.
laiñótu. 1. laiñotu. (b). du aditza. Nublar. Goizian euzki ederra zeuan baiña belaxe laiñotu dau. laiñótuta. (a). adberbioa. Nublado. Ant. oskárbi, izarratu. Ik. laiñotu egon. 2. laiñotu. (c). da aditza. Kristalak lurrundu.   Nublarse los cristales. Kristala laiñotu, garbitzen asi tta baztarra jo neban. komentario 1 Sin. lurrundu. 3. laiñotu. (c). adberbioa. Lainotuta.   Nublado. Zerua laioñotu dago ta ezta izarrik ikusten. LAI laiñotu egon. Lainoz estalita egon zerua.  Sin. laiñotuta. Ant. izarratu (gauez), zerua garbi (egunez). Ant. oskárbi, izarratu. 4. laiñotú, laiñotúa. (c). adjektiboa. Nublado. Egun laiñotuak eitteittu aspaldixan.
laiotz. Sin. laiotz. Ik. áiñube.
© Asier Sarasua
láixa, laixía. (c). izena. Burdinazko bi hortz luze eta egurrezko eskulekua duen lurra iraultzeko tresna.   Laya. Laixak adornutzat ikusten die batian bestian. láixan. (c). adberbioa. LAIXÁKETAN. Laiarekin lanean (egin, jardun, ibili...) Laixan eiñ aurretik nabarra pasatze zuan, zaldiz, astoz, ero iru lau lagunen artian tiraka igual, gero laixan illaran jarritta errezao eitteko. Klem. Azen.: laixán ere bai. Ik. ondío.
laixá-bégi, laixá-bégixa. (d). izena. Laia kirtenarendako zuloa.   El orificio del mango de la laya. Ik. áixkora-bégi, begi.
© J.L.Etxegoien
laixáketa, laixáketia. (d). izena. LAIXAKETAN. Laiatze lana.   Acción de layar. Amaika laixaketa einddakua zuan zuen amandria. Ik. láixan.
laixári, laixaríxa. (d). izena. Laiarekin lan egiten duena.   Layador. Laixarixak illaran jarritta jarduten zeben.
laixátu. (d). du aditza. Laiatu, laiaz lurra irauli.   Layar, arar con laya. Guenian asi tta barreneraiño laixatu giñuan baso sailla luarrixa eitteko.