Hiztegia
labeáldi, labealdíxa. (c). izena. Labean ogia edo beste zerbait egiten den aldi bakoitza. Hornada. Aierdikuak egunian iru labealdi ta geixao be eitteittue. Sin. labesu.
labe-atáka, labe-atakía. (d). izena. Labe-ahoa. La boca del horno; del pan, generalmente. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem.
Ik. atáka, labe-tápa.
labe-itxuski, labe-itsuskixa. izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz). Sin. labe-zátar.
labekára, labekaría. (c). izena. Labealdi baten edukia. El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.