Hiztegia
kunbo, kunbua. (Eibar) "Poza, embalse, presa. Ura batzen dan tokixa, naturala zein egindakua: presia, potzua... Errekatxu hartan, kunbuak bata bestian ondoren dira." (SB Eibetno) komentario 1 Sin. ósiñ.
kunplídu. 1. kunplidu. (b). du-zaio aditza. NOR-NORK. Cumplir. Makiña bat lan dauka danekin kunplidu ezindda. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil.
Urteak bete edo kunplidu egiten dira. Gazteek NOR-NORK darabilte: Ogei urte kunplidu dittu, baina adinekoei NOR-NORI ere entzun dakieke. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil. 2. kunplidu, kunplidúa. (c). izena. Losintxa. Cumplido. Eztakizu zenbat kunplidu ein zoskun bisittara joan giñanian.
3. kunplidu, kunplidúa. (c). adjektiboa. Cumplido, -a. Oso gizon kunplidua da.
kunplímentu. 1. kunplímentu, kunplímentua. (c). izena. Remilgo. Oiñezkero aspaldi akabau najuan lan ori, ainbeste kunplimentu barik./ Arek kunplimentua ugari tta ezetarako ganora gutxi./ Aura beti kunplimentutan dabil.
2. kunplimentuak eiñ. (c). aditza. Agur harremana egin. Kunplimentuak eitten joan jakun denporia, ta ixa ezkiñuan izan berbetarako astirik.
kúpel, kupéla. (d). izena. Cuba. BARRIKA edo BUKOE deitu ohi zaie hemen, baina bakarren bati entzuten zaio KUPEL. komentario 1 Ik. bárrika, bukóe, -i, úpel.
kuráu. 1. kuráu. (b). da-du aditza. Curar(se). Etorri, heridia kuraukotsut. Ik. osátu, saníau. 2. kuráu. (c). da aditza. Curar o secar jamones, chorizos, etc. Emen eztie urdaiazpikuak kuratzen Kastilla aldian moduan. Sin. ondu.
kúria. (d). izena. Lehenago, Elgetako parrokoa. El cura párroco de Elgueta. Elgetako kuriai egundoko billurra zotsen uberarrak.
Mugatu singularrean beti.
kuriosidáde, kuriosidadía. (b). izena. Curiosidad. Oixe jakitteko kuriosidadia neukan. Ik. kuixidáde.
kurióso. 1. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Apaina, itxura finekoa, garbia. Pertsonez, batik bat, baina abere eta gauzez ere bai. De aspecto fino, aseado, de modales refinados. Espoloiko gizon kuriosotxo batekin ezkondu zan./ Biaia erosi giñuan, azurrestu samarra, baiña oso kuriosua./ Kuriosua don beroi errebittautako ezpanokin. Klem. Ik. errebíttau. 2. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Besteen gauzak jakin zalea. Curioso, -a. Aura dan kuriosuakin sukalderaiño be sartuko jatzu.
3. kurioso. (c). adberbioa. Cuidadosamente. Artu zepillua ta kurioso-kurioso kendu mantxak./ Lana kurioso eitten dau igeltsero orrek.
kurkúbitta, kurkúbittia. (d). izena. Kalabaza luzenka. "Calabaza para beber vino en bota." (Izag Oñ).
komentario 1 Ik. kalábaza.
kurrin. "Onom. del gruñido de los cerdos. KURRIN-KURRIN. Llamada que se les hace a los cerdos. Sin. kutx-kutx.
kurríxka, kurrixkía. (b). izena. Grito agudo, gruñido agudo. Arek etara zittuan kurrixkak; txarrixa iltzen ziarduela emoten zeban. Txerriarena, bereziki. KURRIXKAK ETARA edo EI kurríxkaka. (b). adberbioa. Kurrixkak ateratzen. Ik. kurrúnka, kurrúxka, txilíxo.
kurrúnka, kurrunkía. (d). izena. KURRINKA. Gruñido no agudo de cerdo. Zorrotza denean, kurrixka edo kurruxka. kurrúnkaka. (d). adberbioa. Gruñiendo. Txarrixa kurrunkaka dao, gosiak eongo da. Don.
kurrúxka, kurruxkía. (d). izena. KURRIXKA, TXARRI-KURRUXKA. Kurrixka, txerriaren hots zorrotza. Gruñido agudo de cerdo. Txerriak zer egiten duen galdetu diot amari, eta KURRUXKA erantzun du behin eta berriz; TXARRI-KURRUXKIA, gehitu du. Gaur egun KURRIXKA entzun ohi da. Hots lasaia denean KURRUNKA. Ik. kurríxka, kurrúnka.
kúrtidu. 1. kurtídu. (b). da-du aditza. Curtir(se). Narrua kurtidu ein biar izeten da./ Majo kurtiduta dare korredoriak./ Basuan lanian dabizenak ondo kurtidutakuak izeten die. ZAILDDU eta KURTIDU Sin. dira irudizko zentzuan, baina "narrua zailddu" ez dut sekula entzun. Ik. zailddu. 2. kurtidu. (d). du aditza. "Amasar la masa del pan en la artesa." Kurtidu. Amasau, masia eiñ ero kurtidu. Zenbat eta geixao erabili tta. Don. Sin. amásau.