Hiztegia
kúletro, kúletrua. (b). izena. . Amanita caesarea. Kuletoa, gorringoa. Oronja. Gaina gorria eta azpia hori argia duen perretxiku estimatua. Kirten barrenean arrautza koskolaren antzeko estalkitxoa du. Gaztainadia gustatzen zaio. Sin. górringo.
kúletro fáltsu, kúletro faltsúa. (c). izena. . Amanita muscaria. Kuleto faltsua. Falsa oronja. Goikoaren antza du, baina tanto zuriak izaten ditu gainean, eta azpia eta kirtena zuriak. Ugari hazten da pinudietan. Pozoitsua da.
kúlpante, kúlpantia. (c). izena. Erruduna. Culpable. Zeintzuk izango, ta etxeko neska-mutikuak basarrixai su emotian kulpantiak./ Sasoi onian asi die kulpantien billa.
kúlpitto, -u, kúlpittua. (d). izena. PÚLPITTO, -U. Púlpito. An jardun jok kulpittua bota biarrian, ango sua ta ango diabrua.
kunbo, kunbua. (Eibar) "Poza, embalse, presa. Ura batzen dan tokixa, naturala zein egindakua: presia, potzua... Errekatxu hartan, kunbuak bata bestian ondoren dira." (SB Eibetno) komentario 1 Sin. ósiñ.
kunplídu. 1. kunplidu. (b). du-zaio aditza. NOR-NORK. Cumplir. Makiña bat lan dauka danekin kunplidu ezindda. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil.
Urteak bete edo kunplidu egiten dira. Gazteek NOR-NORK darabilte: Ogei urte kunplidu dittu, baina adinekoei NOR-NORI ere entzun dakieke. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil. 2. kunplidu, kunplidúa. (c). izena. Losintxa. Cumplido. Eztakizu zenbat kunplidu ein zoskun bisittara joan giñanian.
3. kunplidu, kunplidúa. (c). adjektiboa. Cumplido, -a. Oso gizon kunplidua da.
kunplímentu. 1. kunplímentu, kunplímentua. (c). izena. Remilgo. Oiñezkero aspaldi akabau najuan lan ori, ainbeste kunplimentu barik./ Arek kunplimentua ugari tta ezetarako ganora gutxi./ Aura beti kunplimentutan dabil.
2. kunplimentuak eiñ. (c). aditza. Agur harremana egin. Kunplimentuak eitten joan jakun denporia, ta ixa ezkiñuan izan berbetarako astirik.
kúpel, kupéla. (d). izena. Cuba. BARRIKA edo BUKOE deitu ohi zaie hemen, baina bakarren bati entzuten zaio KUPEL. komentario 1 Ik. bárrika, bukóe, -i, úpel.
kuráu. 1. kuráu. (b). da-du aditza. Curar(se). Etorri, heridia kuraukotsut. Ik. osátu, saníau. 2. kuráu. (c). da aditza. Curar o secar jamones, chorizos, etc. Emen eztie urdaiazpikuak kuratzen Kastilla aldian moduan. Sin. ondu.
kúria. (d). izena. Lehenago, Elgetako parrokoa. El cura párroco de Elgueta. Elgetako kuriai egundoko billurra zotsen uberarrak.
Mugatu singularrean beti.
kuriosidáde, kuriosidadía. (b). izena. Curiosidad. Oixe jakitteko kuriosidadia neukan. Ik. kuixidáde.
kurióso. 1. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Apaina, itxura finekoa, garbia. Pertsonez, batik bat, baina abere eta gauzez ere bai. De aspecto fino, aseado, de modales refinados. Espoloiko gizon kuriosotxo batekin ezkondu zan./ Biaia erosi giñuan, azurrestu samarra, baiña oso kuriosua./ Kuriosua don beroi errebittautako ezpanokin. Klem. Ik. errebíttau. 2. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Besteen gauzak jakin zalea. Curioso, -a. Aura dan kuriosuakin sukalderaiño be sartuko jatzu.
3. kurioso. (c). adberbioa. Cuidadosamente. Artu zepillua ta kurioso-kurioso kendu mantxak./ Lana kurioso eitten dau igeltsero orrek.
kurkúbitta, kurkúbittia. (d). izena. Kalabaza luzenka. "Calabaza para beber vino en bota." (Izag Oñ).
komentario 1 Ik. kalábaza.