Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kukúmixo
kurazíño
kurazíño, kuraziñúa. (b). Curación.
kúria. (d). izena. Lehenago, Elgetako parrokoa.   El cura párroco de Elgueta. Elgetako kuriai egundoko billurra zotsen uberarrak. Mugatu singularrean beti.
kuriosidáde, kuriosidadía. (b). izena. Curiosidad. Oixe jakitteko kuriosidadia neukan. Ik. kuixidáde.
kurióso. 1. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Apaina, itxura finekoa, garbia. Pertsonez, batik bat, baina abere eta gauzez ere bai.   De aspecto fino, aseado, de modales refinados. Espoloiko gizon kuriosotxo batekin ezkondu zan./ Biaia erosi giñuan, azurrestu samarra, baiña oso kuriosua./ Kuriosua don beroi errebittautako ezpanokin. Klem. Ik. errebíttau. 2. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Besteen gauzak jakin zalea.   Curioso, -a. Aura dan kuriosuakin sukalderaiño be sartuko jatzu. 3. kurioso. (c). adberbioa. Cuidadosamente. Artu zepillua ta kurioso-kurioso kendu mantxak./ Lana kurioso eitten dau igeltsero orrek.