Hiztegia
kubo, kúbua. (c). izena. Gurdi-ardatzari sartzen zaion pieza, ardatzak buelta libre eman dezan. Bi radio eukitze zittuen piña bakoitzak; amen kubua, gero beste pieza bat amen sartze zan. Angel.
kubrídu. 1. kubridu. (a). du aditza. Estali. Cubrir(se). Elusuko frontoia kubridu dabe./ Belaxe kubridu dau zerua.
Sin. estali. 2. kubridu. (c). da aditza. Frontoian eta abar apostua egindakoan, galtzeko arriskua ikusten denean, edo irabaziak ziurtatzeko, beste lehiakidearen alde dirua jokatu, hala diru gutxiago galtzeko. Cubrirse en una apuesta. Galartzan alde jokatu giñuan, da eskerrak partidu erdixan kubridu giñana, bestela bost milla duro galtzen jittuau.
kuénta, kuéntak. (c). izena. Aritmetika operazioak: batuketa, kenketa... Eskolumeez jarduterakoan, batik bat. Las operaciones de aritmética: sumar, restar... referiéndose sobre todo a los escolares. Gure mutikua leitzen ez, baiña kuentak etaratzen onena. Pluralean. KUENTAK ETARA, batik bat.
kúi, kuíxa. (c). izena. Conejo de Indias, cobaya. Umien jolaserako, bestetarako eztie kuixak.
komentario 1