Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kriaútza
kuartonérixa
kuartonérixa, kuartonérixia. (c). izena. KUARTONAJE. Zorua josteko lurrean jartzen den kuartoe multzoa. Zuk ipini biar bozu kuartonerixa bat ero, kapirixuak taillatuan eo, hay que dar de zinkuenta a zinkuenta; oixe da neurrixa. Sebas. Au zumarra-ta, aitza-ta, onek, ze esangotzut pa nik, mueblerako-ta erozein gauza ola fuerte bat eitteko egur ederra. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo da; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Martin.
kubo, kúbua. (c). izena. Gurdi-ardatzari sartzen zaion pieza, ardatzak buelta libre eman dezan. Bi radio eukitze zittuen piña bakoitzak; amen kubua, gero beste pieza bat amen sartze zan. Angel.
kubrídu. 1. kubridu. (a). du aditza. Estali.   Cubrir(se). Elusuko frontoia kubridu dabe./ Belaxe kubridu dau zerua. Sin. estali. 2. kubridu. (c). da aditza. Frontoian eta abar apostua egindakoan, galtzeko arriskua ikusten denean, edo irabaziak ziurtatzeko, beste lehiakidearen alde dirua jokatu, hala diru gutxiago galtzeko.   Cubrirse en una apuesta. Galartzan alde jokatu giñuan, da eskerrak partidu erdixan kubridu giñana, bestela bost milla duro galtzen jittuau.
kuéba, kuébia. (a). izena. KOBA. Cueva. Arrasate aldean koba Ik. aitzúlo, léza.
kuéllo, kuéllua. (b). izena. Cuello de camisa. Kuellua zikindduta daukazu. Ik. idunéko.
kuénta, kuéntak. (c). izena. Aritmetika operazioak: batuketa, kenketa... Eskolumeez jarduterakoan, batik bat.   Las operaciones de aritmética: sumar, restar... referiéndose sobre todo a los escolares. Gure mutikua leitzen ez, baiña kuentak etaratzen onena. Pluralean. KUENTAK ETARA, batik bat.
kúi, kuíxa. (c). izena. Conejo de Indias, cobaya. Umien jolaserako, bestetarako eztie kuixak. komentario 1