Hiztegia
kuártillo, kuártillua. (c). izena. Azunbre laurdena. Medio litro. Ze, joko juau kuartillotxo bat ardao Zapatarikuan? kuártillo eta erdíko bótilla, kuártillo t'erdíko bótillia. (c). izena. Botella de tres cuartos de litro. Meriendetan kuartillo t'erdiko botillia jo najuan neuk bakarrik. Sin. iru txikiko botilla. Ik. ázunbre.
kuárto, kuártua. (a). izena. Logela. Dormitorio. Iru kuarto, saloia, sukaldia ta komuna. Sin. abitaziño.
kuartóe, -i, kuartóia. (d). izena. Gainean "suelua" botatzeko (egurrezko zorua josteko) azpian ipintzen diren ohol estu eta sendoak. Solivo. Kuartoia, eta gero azpixan lurra, da gero gaiñian suelua jositta. Juantxo. Frontalen (kapirixo ere deituak) gainean josten dira kuartoiak goiko pisuetan, eta porlanaren gainean behekoan.
kuartonérixa, kuartonérixia. (c). izena. KUARTONAJE. Zorua josteko lurrean jartzen den kuartoe multzoa. Zuk ipini biar bozu kuartonerixa bat ero, kapirixuak taillatuan eo, hay que dar de zinkuenta a zinkuenta; oixe da neurrixa. Sebas. Au zumarra-ta, aitza-ta, onek, ze esangotzut pa nik, mueblerako-ta erozein gauza ola fuerte bat eitteko egur ederra. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo da; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Martin.
kubo, kúbua. (c). izena. Gurdi-ardatzari sartzen zaion pieza, ardatzak buelta libre eman dezan. Bi radio eukitze zittuen piña bakoitzak; amen kubua, gero beste pieza bat amen sartze zan. Angel.
kubrídu. 1. kubridu. (a). du aditza. Estali. Cubrir(se). Elusuko frontoia kubridu dabe./ Belaxe kubridu dau zerua.
Sin. estali. 2. kubridu. (c). da aditza. Frontoian eta abar apostua egindakoan, galtzeko arriskua ikusten denean, edo irabaziak ziurtatzeko, beste lehiakidearen alde dirua jokatu, hala diru gutxiago galtzeko. Cubrirse en una apuesta. Galartzan alde jokatu giñuan, da eskerrak partidu erdixan kubridu giñana, bestela bost milla duro galtzen jittuau.