Hiztegia
kríston, krístona. (a). izenlaguna. Demasa, ikaragarria, itzela. Enorme, grande, excepcional. Kriston zartaria artu juan obetik jausitta./ Erbixa ikusi najuan kristona Kalitatea adieraziz ere bai, inoiz. Kriston pelikulia dok. Sin. jesúkriston. Ik. démas, mortála. kriston pare. esapidea. Asko, ondo. I kriston pare bizi aiz./ Kriston pare jaten jok Txomiñek. krístonak esan, kristonak entzun, artu, emon, egin. (b). esapidea. ENTZUN. Decir, oir, etc., las de Dios.
krístonak eta bi. (c). esapidea. Asko, ondo. Kristonak eta bi esan zotsan etxoin eraiñ zotsalako.
krúzetan. (d). adberbioa. Kurutze formako puntadak dituen bordadu mota batean. En punto cruz. Alkatona eitte jakuen ezkiñetan oazalei... Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda kruzetan ero. Alkatona esaten jakon, alkaton. Juana. Sin. puntokruzian.
kuadrádillo. 1. kuadrádillo, kuadrádillua. (c). izena. Cuadradillo. Lodian, zabalean eta luzean neurri ezagun batzuk dauzkan egurra, adibidez: 7,5 cm x 10 cm x 2,5 m. Kuadraillua, sieteymedio por dies, dosinkuenta de largo. Sebas. Kapirio, restel edo kuartoietarako erabiltzen dira.
2. kuadrádillo, kuadrádillua. (a). izena. Laminazioan, forma karratuko altzairua. Maillukia eitteko kuadradillua erosten zan.
kuádro. 1. kuádro, kuádrua. (a). izena. Cuadro (zentzu guztietan). Kuadruan sartzeko moduko dibujua ein ddau./ Ama ildda, aitta mozkorra, kuadro ederra geratu da etxian.
2. kuádro, kuádrua. (d). Cuadrado. Arri kuadrua ala borobilla baso juan Goenatxok?/ Etxe kuadro ederra dok zuena. Kuadraua da arrunta egun, baina goikoak bezalakoak entzuten zaizkie hiztun onei.