Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
krak!. (a). du onomatopeia. Zerbait apurtu dela adierazten duen onomatopeia. KRAK EIÑ. Quebrarse, romperse. Bi ume puntan zebitzela krak ein zeban keixa adarrak. Ik. klak.
krakára. komentario 1 1. krakara, krakaría. (c). onomatopeia. Zerbait apurtu dela adierazten duen substantibo onomatopeikoa. Garbi entzun zan azurrak etara zeban krakaria. Ik. klakára. 2. krakara, krakaria. izena. (Eibar) Quiebra.
krédittu. 1. krédittu, krédittua. (c). izena. Crédito. 2. krédittu, krédittua. (c). izena. Sinesgarritasuna.   Credibilidad. Gure aittajunak ezotsan garixa ereittiai laga nai, kredittu guztia galduko zeban billurrez. Lehengo zaharrek asko erabiltzen zuten hitza.
krédo, kredúa. (b). izena. La oración del Credo. Iru kredo errezatzeko denporan egosten i da arrautzia.
krétona, krétonia. (a). izena. Cretona. Tela klase bat. Koltxak-eta kretoniakin eitten zittuen. Maria.
kriáda, kriadía. (b). izena. KRIÉDA. Mirabea.   Criada. Gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorte zien kriau ta kriada zeren danak. Sot. Azen.: kríada ere bai. Ik. mirabe.
kriadátza, kriádatzia. (c). izena. Mirabe ofizioa.   El oficio de criada. Baserriko neska askok kriadatzia beste salidaik etzeukan. Ik. kriaútza, mirabe.
kriáu, kriáua. (b). izena. Morroia.   Criado. Valtierrako kriau mordoxkia zan Uberan./ Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut. Hau izaten zen erdi brometako amenazua. Ik. morroi, -e. kriáu-kriáda, kriáu-kriáda(k). izena. Criado(s) y criada(s). Basarri askotan izaten zien kriau-kriadak. Esaldi hau esaten denean kriadu bat eta kriada bat aldi berean egoten zirela esan nahi da, normalean. Baina gehiago ere izan daitezke: Gabonetan beren etxetara joate zien kriau-kriadak.