Hiztegia
kon, kon-kon. (haur hizkera.) (Eibar) "Roto. Hondatuta. Jokin, hau kon-kon!, kon dago, apurtuta." (SB Eibetno)
konbéstante, konbéstantia. (d). izena. KONBESLARI (ANTZ.). Berriketa onekoa. Conversador. Zuen aitta oso konbestante ona zuan./ Gure ama-ta oso zien konbeslarixak. (Lar Antz).
kónde, kondía. (b). izena. Conde.
Béko Kónde, Béko Kondía. (c). Beheko Kondea. Errotalde Jauregian, gaur Kultur Etxea den lekuan, bizi zen kondea, Beko Kondia e, familixaik etxuan izen eta or geldittu zuan etxioi. Nik enajittuan ezautu ez bata eta ez bestia. Klem.
Góiko kónde, Góiko kondía. (c). izen propioa. Errekalde Jauregian, gaur mikrofilmategia dagoen etxean, bizi zen kondea, Konde zarra, aura amendik gora Zurrara, eta Konde Zarrak euskeraz beti gure aittai, ba zeoze, kontuak eiñ, berba ero, ba; kuriosidadia arek pe, baserrikuai preguntau, baiña betik euskeraz. Gero aren semia, konde zarran semia, aretxi enotsan entzuten euskeraz, da erderaz be eztaitt asko. Don. (AA BergEus, 344 o.)
kondénau. 1. kondénau. (b). da aditza. Condenarse al infierno. Pentsamentu txarrak euki ezkero danok kondenauta genden.
2. kondénau. (b). du aditza. Condenar; el juez, normalmente. Gastu guztiak pagatzera kondenau zeban. Irudizkoa: Gu pobriak izatera kondenauta gare.
3. kondénau. (c). du aditza. Ate edo leiho bat tabikez edo beste nolabait itxi, pasabidea moztuz. Condenar, tapar una puerta o ventana. Transittoko atia kondenauta daukagu ta bandixotik sartu bia da.