Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kolóre
komúlgau
kolóre, koloría. (a). izena. Color. koloreik ez egon. esapidea. KOLOREIK EZ EUKI. Alde nabarmena egon. Retegi eta Galartzan arteko partiduak etzeukan koloreik. kolóriak bajáuta. (c). esapidea. Zurbil, kolore onik gabe, norbait. Gaur ikusi dot Exekiel, da koloriak ziero bajauta dago. Ik. bajau.
kolóregórri, kolóregorríxa. (b). adjektiboa. Kolore gorriko pertsona edo gauza. Koloregorri bat da Elusuko abadia. komentario 1
kolórezúri, kolórezuríxa. (b). adjektiboa. Zurbila.   Pálido, -a. Mutill kolorezuri batekin ikusi dot.
© Gorka Ortega
kolórga, kolorgía. (d). adjektiboa. Kolore gabea, kolorea galdu duena.   Descolorado. Kolorgia, kolore zurixa ero kanbixautako koloria; babak-eta urak pasautakuan, koloria kanbixautakuan, kolorgak. Personia be bai, gaixuak-eta: “kolorgatuta dao”. Klem. Ik. kolorgátu.
kolorgátu. (d). da aditza. Kolorea galdu, bai gauzak, bai pertsonak.   Perder el color. Aurten babak ziero kolorgatu die. Ik. kolórga.
kóltxilla, kóltxillia. (c). izena. Neguan ohe gainean ipini ohi den manta lodia, koloretako irudiak izan ohi dituena.   Colchilla.
koltxoe, -i, koltxoia. (a). izena. Colchón.
koltza. Zumitzezko egitura?   Entramado de fleje?
komádrona, komádronia. (c). izena. Comadrona, partera. Sin. partéra.
komante. adberbioa. (Leintz) Sarri, batez ere. Etim.: «comunmente». (?). Ik. agitz.
komantelabu?. (c). (lagunartekoa.) Frantseseko "comment è la vous", "nola zaude"? Zer, komantelabu? Nundik nora zabitz? Lehen dezente esaten zen, broma giroan, haurren artean, batik bat.
koménentzia, koménentzia. (c). izena. Aukera.   Oportunidad. Komenentzia ederra euki dou beixa erosteko, ona ta merke./ Eztozu berriz olako komenentziaik izango ezkontzeko. Berdinak mugatua eta mugagabea.
koméni izan. (a). da aditza. KONBENI IZAN. Convenir, interesar. Emen noizian bein krisisa komeni da./ Guardasol saltzailliei eurixa konbeni jakue.
komenixa izan. (b). aditza. (Bergarako kalea) Komenigarria izan.   Ser conveniente. Komenixa da baten bat batzarrera joatia. Uste dut Bergarako kale aldean entzuten dela bakarrik.
komérixa, komérixia. (b). izena. Comedia, en sentido amplio; palabra muy usada, de difícil traducción. Erruberia zangan sartu eta etaratzeko guk ein giñuzen komerixak./ Jentia lan barik geratzen bada orduan izango die komerixak./ Atzo komerixa politta ikusi giñuan gure txakurran da zuen katuan artian./ Politikuak komerixia ugari tta lan gutxi.
komoaidios!. (b). interjekzioa. KOMAIDIOS. Erabakimena adierazten duen esamoldea.   Como hay Dios! Komoaidios! Berriz ori esaten bajostak, bi muturreko artuko jittuk. komentario 1
kómoda, kómodia. (b). izena. KÓMARA. Arropak gordetzeko armarioa.   Cómoda. Erropak tolostu ta sartu komodan. Ik. errópa-ármaixo.
komódiñ, komodíña. (c). izena. Komoda txikia.   Comodín. Komoda txiki bat da komodiña. Ik. kutxátilla.