Hiztegia
klau. onomatopeia. "Errez eta azkar egiten dan edozer. Ixuraiño etorri kamiñoz eta Ixutik klau! segiduan." (SB Eibetno).
kli-kla. onomatopeia. "Agiña kili-kolo mobitzen danian. Umiak kli-kla darabil hagiña. Laster jausiko jako, kili-kolo dago-ta." (SB Eibetno)
klik-klik. onomatopeia. "Onomatopeya del ruido de la tijera. Ebagixok ulia granujiorri, klik-klik-klik, bildur barik.” (SB Eibetno).
klokada, klokadia. (d). izena. Oilolokaren hotsa. Baita, isurkin batek botilatik irteterakoan ateratzen duena. Plaentziar batek eitxe etsan botilliari: klok!, klok! eitten dok? Neuk kendukostat iri klokadok. (SM Ezten).
komentario 1
kóbarde. 1. kóbarde, kóbardia. (a). adjektiboa. Koldarra, lotsatia. Cobarde. 2. kóbarde, kóbardia. (c). adjektiboa. Lotsatia. Txikittan kobardia itzan demasa. Adinekoek erabiltzen dute zentzu honetan.
kobardétu. (b). da-du aditza. Kobarde bihurtu. Volver(se) cobarde. Len balientia nitzan mendixan ibiltzen baiña akzidentia ezkero ziero kobardetuta nago.
Kontu egin kobardiau eta kobardetu zentzu ezberdina dutela: kobardiau momentu jakin batean egiten da eta kobardetu, berriz, luzarokoa da. Ik. kobardíau.
kobardíau. (c). da aditza. Acobardarse. Aura, daukan narruakin, puxka bateaittik ezta kobardiauko./ Beti esatekotan neuan baiña azkenengo momentuan kobardiau eitte nitzan. Ik. kobardétu.
kobrámentu, kobrámentua. (c). izena. Cobro. Noiz die einddako lanen kobramentuak? Sin. kóbrantza. Ik. pagámentu.
kobréarri, kobréarrixa. (d). izena. Kobre-sulfatoa; harri koxkor urdinetan etorri ohi zen; gorrinik harrapa ez dezan, hauts bihurtuta eta urarekin nahastuta botatzen zaio tomateari edo patatari, adibidez; galaziarekin ere erabiltzen da. Sulfato de cobre. Kobrearrixa sindikatuan erosi tta mailluakin lurran kontra xe-xe eitte zan./ Kobrearrixa ero Antzina kobrearri deitzen bazioten ere gure mutikotan sufato zen arrunta. Aspaldiko urte hauetan hautsean etortzen da, eta horrek ere lagundu du, agian, izena galtzen. Sin. arri-berde (Eib.). Ik. garí-éreitte, górriñ, súfato.