Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kixki-biur
klin-klon
klin-klon. onomatopeia. (Eibar) "Croar de sapos." (SB Eibetno).
klokada, klokadia. (d). izena. Oilolokaren hotsa. Baita, isurkin batek botilatik irteterakoan ateratzen duena. Plaentziar batek eitxe etsan botilliari: klok!, klok! eitten dok? Neuk kendukostat iri klokadok. (SM Ezten). komentario 1
koba. Ik. kuéba.
kóbarde. 1. kóbarde, kóbardia. (a). adjektiboa. Koldarra, lotsatia.   Cobarde. 2. kóbarde, kóbardia. (c). adjektiboa. Lotsatia. Txikittan kobardia itzan demasa. Adinekoek erabiltzen dute zentzu honetan.
kobardétu. (b). da-du aditza. Kobarde bihurtu. Volver(se) cobarde. Len balientia nitzan mendixan ibiltzen baiña akzidentia ezkero ziero kobardetuta nago. Kontu egin kobardiau eta kobardetu zentzu ezberdina dutela: kobardiau momentu jakin batean egiten da eta kobardetu, berriz, luzarokoa da. Ik. kobardíau.
kobardíau. (c). da aditza. Acobardarse. Aura, daukan narruakin, puxka bateaittik ezta kobardiauko./ Beti esatekotan neuan baiña azkenengo momentuan kobardiau eitte nitzan. Ik. kobardétu.
kobráketa, kobráketia. (b). izena. Cobro. Ik. kobrámentu.
kobrámentu, kobrámentua. (c). izena. Cobro. Noiz die einddako lanen kobramentuak? Sin. kóbrantza. Ik. pagámentu.
kóbrantza, kóbrantzia. (c). Cobro. Ik. kobrámentu.
kobráu. (a). du aditza. Cobrar.
kóbre, kóbria. (a). izena. Cobre. Sin. burdingorri, urraida. (Eib.) Sin. burdingorri.
kobréarri, kobréarrixa. (d). izena. Kobre-sulfatoa; harri koxkor urdinetan etorri ohi zen; gorrinik harrapa ez dezan, hauts bihurtuta eta urarekin nahastuta botatzen zaio tomateari edo patatari, adibidez; galaziarekin ere erabiltzen da.   Sulfato de cobre. Kobrearrixa sindikatuan erosi tta mailluakin lurran kontra xe-xe eitte zan./ Kobrearrixa ero Antzina kobrearri deitzen bazioten ere gure mutikotan sufato zen arrunta. Aspaldiko urte hauetan hautsean etortzen da, eta horrek ere lagundu du, agian, izena galtzen. Sin. arri-berde (Eib.). Ik. garí-éreitte, górriñ, súfato.