Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kisí bat
kláse
kisí bat. (d). zenbatzailea. KIXI BAT, GIZI BAT (LEIN.). Pittin bat, apurtxo bat.   Un poquito. Esne basuai koñak kixi bat botatzen zotsan. Gaur gutxi entzuten da. Sin. pittín bat. Ik. apúr bat, puxká bat. kíxi ta míxi ibili. (d). esapidea. KISKI TA MIXKI IBILI. Gutxikeriatan ibili; janariari buruz entzun dut bakarrik.   Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez./ Jaizu jan, kixi ta mixi ibilli barik. Klem.
kiskáldu. (b). da-du aditza. KIXKALDU, KIXKAL-KIXKAL EGIN. Erre-erre egin. Calcinar. Pataterriak kixkaldu ein jatzu./ Barruan zeren guztiak kixkaldu zien./ Kixkal-kixkal eindda geratu zan billotxa labian. Ik. kískartu.
kískartu. (d). da-du aditza. KIXKARTU, KIXKAR-KIXKAR EIÑ. Elkortu eguzkitan edo sutan gehiegi egoteagatik. Urdaia, adibidez, sartaginean asko eukitzeagatik, edo ileak suarekin, edo belarrondua eguzki biziegia hartzeagatik.   Resecarse por el calor o el fuego. Urdaixa gehixegi sikatzen danian erretzerakuan, kixkartu. Klem./ Bero zakar onekin bedarrondua ziero kixkartuta geratu da; burdixan kargatzeko izan leikenik txarrena./ Txapardua esaten jakon erreta jateko gaztaiñiai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta, oso ederrak. Aniz. Ik. kiskáldu.
kiskete jo. esapidea. (Eibar) "Kriskitin egin, atzamar puntekin hotsa atera. Jesusa jaio da ta jo deigun kiskete. komentario 1
kíski, kískixa. (c). izena. KIXKI. Katu-estez Mutikotan urria baiño estimauao eukitzen giñuan kiskixa./ Kiskixa topau juat frontoi ostian./ Kiskizko pelotak miñ emuten dau. KISKIZKO PELOTA: barruan kiskia duen larruzko pelota, pelota gogorra.
kítto. 1. kitto. (b). interjekzioa. Se acabó! Beste iru egun plaian da kitto. Berriro lanera./ Multia botatzen botsue, bapez pagau ta kitto. komentario 1 Agapitto, jo buruan eta kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. (d). esaera. Antzinako ume esaera. Klem. 2. kitto egin. aditza. (Eibar) "Kitatu. Ill-kanpai orrekin ordaindu dittu zittuan zorrak, eta or, kitto eiñ dau danekin.
kixki-biur, kixki-biurra. (d). izena. Artilezko haria egiterakoan, haria gehiegi bihurtutakoan sortzen den nahaspila. Artu txabilliakin, da gero egur-abar pusketa txiki batzuk sartze jakuez kixki-biurra ero zertu eztakixon, ta gero emon txabilliakin. Felipe.
kixki-biurtu. (d). aditza. Kixki-bihurrak, nahaspilak, sortu harian. Aurrian ekarri biozu arek, abar arek; bestela dana kixki-biurtu eitten da; zuzen korapillo barik etorri deiñ. Felipe.
kixki-mixki, kixki-mixkixa. izena. KINKI-MINKI. "Haserrea, eztabaida. Ori da kixki-mixkixa, ixilduko al za! Sin. kinkí-mínki.
kízkur, kizkúrra. (b). adjektiboa. KIXKUR, IXKUR. Rizado, crespo. Ille kixkurra zeukan Julienek txikittan./ Eskabola batzuk lisuak izaten die eta bestiak kixkurrak./ Guk ixkurra, ille ixkurra esaten giñuan. Klem. Azken forma gutxi erabilia egun. Dena dela, amari «rizado» nola esaten den galdetu diodanean, ixkurra erantzun du, zalantzarik gabe.
kizkúrtu. 1. kizkurtu. (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten. 2. kizkurtu. Ik. kuxkúrtu.
klabéliña, klabéliñia. (a). izena. . KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel. Ik. basóklabeliña, frantzía-klabéliña.
klábera, kláberia. (c). izena. Gargara; iltze buruei forma emateko moldea. Clavera. Giltzak eitteko ari esate jakon klaberia; barilla bat artzen giñuan eta lelengo kuadrautu ta zorroztu, ta geo gaiña aura sartu, klaberan ondo berotu eta aura forjau, eta gero etaratze akon ba prismia ero medialuna etaratze akon. Xub. komentario 1
klak. (b). onomatopeia. Zerbait apurtu dela adierazten duen onomatopeia. Baita beste zenbait gauzaren hotsarena ere: errotarena, ixtearena, enkajatzearena... Aintxintxika zoiala ankia erretenian sartu eta klak./ Errotia klak eta klak gau guztian. klak eiñ. (b). du aditza. Apurtu.   Romperse, quebrarse. Atiai bultzaka ibilli die ta azkenian klak ein ddau zerraduriak.
klakára, klakaría. (c). onomatopeia. Klakada.   Substantivo onomatopeico que indica acción de romperse, cerrarse, encajar, etc. Klakaria entzun zan, igo neban, da zera: aiziak porzelanazko pitxarra apurtu./ Klakaria entzun da ta uste dot plomuak saltau dabela.
klanka. (c). onomatopeia. Edatearen onomatopeia. Litro-esnia eran najuan klanka-klanka! . Ik. danga-dánga.
klaríon, klarióna. (b). izena. KLARIOI. Antes se llamaba así a cualquier trozo de cayuela (arbel-puxketa) que se usaba para escribir, hacer cuentas, etc. sobre piedra. Ahora también a la tiza. Mutikotan, aittajunak kuentak etara nai zittuanian, da lapitzik ez, klarion billa bialtzen giñuzen estatara./ Maixuak klariona bota zostan arpegira. Antzina asko erabiltzen zen klariona, ez baitzen luma edo lapitzik sarri izaten. komentario 1 Ik. árbel.
klaro. (a). juntagailua. Noski, jakina.   Claro. Zuek, klaro, naixaoko dozue neuk eittia./ Eta dokumentu bat ein zan izeteko aura oinbidia bakarrik. Eta gero tokau zan gorputz bat iltzia; eta klaro, normala, andik ibiltzen zien da, andik ekartzeko asmuan. Don. Sin. jakíña.
kláru, klarúa. (a). adjektiboa. Claro, -a. Kolore klaruak gustatzen jako. Ik. argi.