Hiztegia
kízkur, kizkúrra. (b). adjektiboa. KIXKUR, IXKUR. Rizado, crespo. Ille kixkurra zeukan Julienek txikittan./ Eskabola batzuk lisuak izaten die eta bestiak kixkurrak./ Guk ixkurra, ille ixkurra esaten giñuan. Klem.
Azken forma gutxi erabilia egun. Dena dela, amari «rizado» nola esaten den galdetu diodanean, ixkurra erantzun du, zalantzarik gabe.
kizkúrtu. 1. kizkurtu. (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten.
2. kizkurtu. Ik. kuxkúrtu.
klabéliña, klabéliñia. (a). izena. . KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel. Ik. basóklabeliña, frantzía-klabéliña.
klábera, kláberia. (c). izena. Gargara; iltze buruei forma emateko moldea. Clavera. Giltzak eitteko ari esate jakon klaberia; barilla bat artzen giñuan eta lelengo kuadrautu ta zorroztu, ta geo gaiña aura sartu, klaberan ondo berotu eta aura forjau, eta gero etaratze akon ba prismia ero medialuna etaratze akon. Xub.
komentario 1
klak. (b). onomatopeia. Zerbait apurtu dela adierazten duen onomatopeia. Baita beste zenbait gauzaren hotsarena ere: errotarena, ixtearena, enkajatzearena... Aintxintxika zoiala ankia erretenian sartu eta klak./ Errotia klak eta klak gau guztian. klak eiñ. (b). du aditza. Apurtu. Romperse, quebrarse. Atiai bultzaka ibilli die ta azkenian klak ein ddau zerraduriak.
klakára, klakaría. (c). onomatopeia. Klakada. Substantivo onomatopeico que indica acción de romperse, cerrarse, encajar, etc. Klakaria entzun zan, igo neban, da zera: aiziak porzelanazko pitxarra apurtu./ Klakaria entzun da ta uste dot plomuak saltau dabela.
klanka. (c). onomatopeia. Edatearen onomatopeia. Litro-esnia eran najuan klanka-klanka! . Ik. danga-dánga.