Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kikarakára
kínkilla
kínkilla, kínkillia. (d). izena. Kinkileroak saltzen duen jeneroa.   Quincalla. komentario 1 Ik. kinkilléro.
kinkilléro, kinkillerúa. (c). izena. Kinkila saltzen etxez etxe edo azoketan dabilena.   Quincallero. Ik. baiéro, kínkilla.
kinkí-mínki, kinkí-mínkixak. (c). izena. TIKI-MIKI, KIXKI-MIXKI. Tiquis miquis. Ardixak mendixan libre. Oiñ, piñua sartze zanian-da kinki-minkixak. Hil./ Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten).
kinkiña jo. esapidea. (Eibar) Zerbaiti amaiera eman. Dirua xahutu, botila hustu, etab. Milla erriali kinkiña jo detsa gaurko ferixara juan biarrakin. (AAG Eibes).
kínta, kíntia. (c). izena. KINTTA. Urte berean jaiotako soldadugai multzoa.   Quinta. Ze kintatakua aiz i?/ Kintiak arrapau zeban da gerrara joan biar izan zeban derrior. Ik. kínto.
kintáda, kintadía. (c). izena. KINTTADA. Quintada, novatada. Oinddio be eitten die soldauxkan kintadak./ Lenengo aldiz frontoian jokatu nebanian diru mordua galdu. Majo pagau neban kintadia. KINTADIA PAGAU, batik bat.
kínto. 1. kínto, kíntua. (b). izena. Soldadu joateko urtean dagoena.   Quinto. Aurten bi kinto bakarrik Uberan. 2. kínto, kíntua. (b). izena. Mutilen artean, urte berean jaiotakoa. Olañetako Rafa ta ni kintuak ga.
kinto-afái, kinto-afáixa. (c). izena. Cena de quintos. Ik. kintó-bázkai.
kintó-bázkai, kintó-bázkaixa. (b). izena. Urte berean jaiotako kintoak, nahiz eta soldadu joan ez, egin ohi duten bazkaria.   Comida de quintos. Urtero Lasan eukitzen dabe kinto-bazkaixa. Gauean egiten bada kinto-afai.
kíntzena, kíntzenia. (d). izena. Jatorriz hamabost eguneko soldata; gero soldata, soilik. Orain desagertzear dago hitza.   Quincena, sueldo. Oinddio etxoskuek pagau il ontako kintzenia./ Afai baten gastau juan astebeteko kintzenia.
kiña jo. (c). aditza. (Leintz) Kiebra jo. Taillera ipiñi bai baiña kiña jo juan. komentario 1
kiñára, kiñaría. (c). izena. Ademán. Paiasuak trapeziotik saltatzeko kiñaria eitte zeban jentia billurtzeko./ Argixak joateko kiñaria ein ddau.