Hiztegia
katanlótu. (d). du aditza. KATENLOTU. Gurpila katez lotu bueltarik ez emateko moduan utziz; aldapa behera handiak jaisteko egin ohi da. Atar las ruedas del carro para que éstas no giren, y así poder bajar cuestas pronunciadas arrastrando las ruedas. Burdixa kargau bia danian geldi egoteko sartu zirixa, da geldik burdixa. Katanlotu. Au kargatzen daonian sartzen zan ortik zirixa (goittik bera ganauak), ta klao, bueltaik ezin zeban eiñ au jote zebalako, arasia. Katanlotu esate jakon, da orri katanzirixa. Don.
komentario 1 katelotúan. (c). adberbioa. Katanlotuta. KATELOTUAN IPI Ik. katanzíri, lior-lában.
katanzíri, katanziríxa. (d). izena. Kate-ziria; gurpilak mugitu ez daitezen gurpil-zuloan sartzen den ziria. Katanlotu esate jakon, da orri katanzirixa. Don. Ik. katanlótu.
katápaz, katapáza. (b). izena. KAPÁTAZ. Capataz, encargado, contramaestre. Ori Altos Hornosen egon zuan katapaz. Ik. kontrámaixu.
kátar. 1. kátar, kátarra. (b). izena. Gato macho. Zuen katarra auzo guztian ibiltzen dok.
2. katar, katarra. (d). Neskataria. Ligón. Zer moduz jabik gure katarra?. Sin. erbiar. Ik. erbí-árra izan.
kategoríxa, kategorixía. (a). izena. Categoría. Kategorixa aundiko restaurantia zuan Gasparrena./ Ze kategorixatan dago Alavesa?
katémailla, katémaillia. (c). izena. KATAMAILLA, KATAE-MAILLA. Eslabón de cadena. Baiña katemaillak eitteko materiala konfiantzazkua bia da e, onekiñ eztao eitteik e, onekiñ obrako burdiña onekin justo pegauko da. Jen.
katemotz, katemotza. "Mendiko biharrerako erabiltzen dan kate sendua, egurra karriatzeko erabiltzen dana, esate baterako." (SB Eibetno).
katíau. (b). da-du aditza. KATÍGAU. Kateatu. Enganchar(se). Prakan arrataria ein ddot alanbrian katiauta./ Gogaikarri aura katiau jakun da gau guztian etzoskun bakian laga.
katígu. KATIBU. 1. katigu. (c). adberbioa. Zenbait jolasetan "pagatzen" duena, besteak bilatu eta harrapatu behar dituena, "ama". Oinguan zeu za katigu./ Bale-baleka katigu danak beste guztiak topau biaittu. KATIGU IZAN, batik bat. Ik. karábaka. 2. katigu. (c). adberbioa. KATIBU. Preso; irudizko zentzuan. Cautivo, en sentido figurado. Ganauak badauzkazu aretxen katigu egon biozu bizitza guztia.
libriak libre dira, zu ta ni katigu, librerik obe dana, guztiok dakigu. Lo-kanta. (AA BergEus)
libriak libre dira, zu ta ni katigu,
librerik obe dana, guztiok dakigu.
kátillu, kátillua. (a). izena. Tazón de leche sin asas. komentario 1 Sin. esné-kátillu. Ik. jesús-kátillu.
katóliko, katólikua. (a). izena. Católico.
katóliko ez ibili. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gaizki samar ibili. Nere kotxia aspaldixan eztabill oso katoliko./ Osasunetik neu be enajabik bape katoliko.
katon, katóna. (c). izena. Eskolan eukitzen zen lehenengo liburua. El Catón, el primer (y único) libro que se tenía en los primeros cursos escolares. Katona leitzen ikasi ezkero eskola danak ikasitta zerela pentsatzen zan.