Hiztegia
katémailla, katémaillia. (c). izena. KATAMAILLA, KATAE-MAILLA. Eslabón de cadena. Baiña katemaillak eitteko materiala konfiantzazkua bia da e, onekiñ eztao eitteik e, onekiñ obrako burdiña onekin justo pegauko da. Jen.
katemotz, katemotza. "Mendiko biharrerako erabiltzen dan kate sendua, egurra karriatzeko erabiltzen dana, esate baterako." (SB Eibetno).
katíau. (b). da-du aditza. KATÍGAU. Kateatu. Enganchar(se). Prakan arrataria ein ddot alanbrian katiauta./ Gogaikarri aura katiau jakun da gau guztian etzoskun bakian laga.
katígu. KATIBU. 1. katigu. (c). adberbioa. Zenbait jolasetan "pagatzen" duena, besteak bilatu eta harrapatu behar dituena, "ama". Oinguan zeu za katigu./ Bale-baleka katigu danak beste guztiak topau biaittu. KATIGU IZAN, batik bat. Ik. karábaka. 2. katigu. (c). adberbioa. KATIBU. Preso; irudizko zentzuan. Cautivo, en sentido figurado. Ganauak badauzkazu aretxen katigu egon biozu bizitza guztia.
libriak libre dira, zu ta ni katigu, librerik obe dana, guztiok dakigu. Lo-kanta. (AA BergEus)
libriak libre dira, zu ta ni katigu,
librerik obe dana, guztiok dakigu.
kátillu, kátillua. (a). izena. Tazón de leche sin asas. komentario 1 Sin. esné-kátillu. Ik. jesús-kátillu.
katóliko, katólikua. (a). izena. Católico.
katóliko ez ibili. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gaizki samar ibili. Nere kotxia aspaldixan eztabill oso katoliko./ Osasunetik neu be enajabik bape katoliko.
katon, katóna. (c). izena. Eskolan eukitzen zen lehenengo liburua. El Catón, el primer (y único) libro que se tenía en los primeros cursos escolares. Katona leitzen ikasi ezkero eskola danak ikasitta zerela pentsatzen zan.