Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kárro
káskajo
káskajo, káskajua. (b). adjektiboa. Kaskarin eta kirten samarra.   De poco seso y algo gamberro. Etxat txokatzen ori eittia, kaskajo samarra be bada ta. "Aferrado al dictamen propio." (Izag Oñ). káskajuen egun, káskajuen eguna. (c). izena. Ostirala; Kaskajuek kaskajokeriak egiten dituzten eguna, dirudienez. Gaur dana dok libre, kaskajuen eguna dok eta.
kaskajoáldi, kaskajoaldíxa. (c). izena. Venada gamberroide. Kaskajoaldixak emoten dotsanian basuak, kristalak eta danak apurtzeittu. Azen.: káskajoáldi, káskajoaldíxa ere bai.
kaskajokeríxa, kaskajokerixía. (b). izena. Kaskajoaren ekintza. Atzo makiña bat kaskajokerixa eiñ eta esan giñuan. Azen.: kaskájokerixa ere bai.
káskal. 1. kaskal, kaskála. (b). izena. Cáscara. Oso kaxkal meia dauke arrautzok. Intxaurrarena, urrarena, gariarena eta beste frutu batzuena ere bai. Ik. kóskol. 2. kaskal, kaskála. (b). adjektiboa. KÁSKILL. Ergela, buruarina.   Necio, -a, de poco seso, irresponsable. Kaskal bat izan da beti eta oin be ala jarraitzen dau izaten./ Gaitzik bakua zuan baiña kaskill samarra. Ik. kaskáillu.
kaskáldu. (c). da aditza. KASKÍLDDU. Buruarindu.   Aligerarse de cascos, decaerse, abandonarse. Andria il jakonian ziero kaskaldu zan.