Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kask. KAXK.... Bietara ahoskatzen dira hala hasten diren ondorengo hitzak.
káska. 1. káska, káskia. (b). izena. Gaztainari, leher ez dadin, egiten zaion azal-kendua, aizkorari harria jotzean egiten zaiona, makinaz ilea ebakitzean egiten diren ile-kenduak, etab.   Muesca, mella. Aixkoriai kaskia ein dotsa mutikuak./ Makina zarrakin moztu dost amak eta burua kaskaz beteta daukat. komentario 1 Ik. ákats. 2. káska, káskia. (d). izena. Zorra.   Deuda. Orrek kaska galantak lagako zittuan batian bestian. Antzina ohitura zen zorretan erositakoan makila batean kaska egitea zorraren lekukotzat. Gehienetan kaskia laga, baina baita euki, egin, etab. Ik. ákats, kóska.
kaskáillu, kaskaillúa. (c). adjektiboa. Handia eta ergel samarra.   Grandullón y más bien tonto. Ermentarixan kriauakin ein juan burrukan: aundi kaskaillu bat. Ik. kaskal.
káskajo, káskajua. (b). adjektiboa. Kaskarin eta kirten samarra.   De poco seso y algo gamberro. Etxat txokatzen ori eittia, kaskajo samarra be bada ta. "Aferrado al dictamen propio." (Izag Oñ). káskajuen egun, káskajuen eguna. (c). izena. Ostirala; Kaskajuek kaskajokeriak egiten dituzten eguna, dirudienez. Gaur dana dok libre, kaskajuen eguna dok eta.
kaskajoáldi, kaskajoaldíxa. (c). izena. Venada gamberroide. Kaskajoaldixak emoten dotsanian basuak, kristalak eta danak apurtzeittu. Azen.: káskajoáldi, káskajoaldíxa ere bai.
kaskajokeríxa, kaskajokerixía. (b). izena. Kaskajoaren ekintza. Atzo makiña bat kaskajokerixa eiñ eta esan giñuan. Azen.: kaskájokerixa ere bai.