Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kargá-jásotze
karrapútxi
kargá-jásotze, kargá-jásotzia. (c). izena. Pisu-jasotzea (harria, batik bat), harri-jasotzea.   Levantamiento de carga, de piedra. San Martzialetan karga-jasotzia dago aurten. Arri-jasotze entzuten da orain gehiago, baina adinekoek karga-jasotze diote. Lehen harriez gain ingudeak eta beste gauza batzuk ere jasotzen ziren apostuetan.
kargáu. 1. kargáu. (a). du aditza. Cargar. Ondo kargau burdixa. Ik. kárga. 2. kargáu. (c). du aditza. (arrunkeria.) Preñar a una mujer. Andria kargauta jaukak./ Uezaban alabia kargau juan. 3. kargáu. (c). da aditza. (eufemismoa.) Gehiegi edan, mozkortu.   Beber en demasía, emborracharse. Atzo afalostian kokoteraiño kargau giñuztan. kargáuta. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) KARGA-KARGA EINDDA. Edanda, mozkortuta.   Cargado, bebido. Itxuria ertzañoi kargauta jeuan eta zeoze esan jotsan tabernarixai./ Aura astegunian be kargauta ikusikok sarri.
kárgu. 1. kargu, kargua. (b). izena. Cargo. Kargu onen bat dauka Gobierno Baskuan. 2. kargu, kargua. (c). posposizioa. (Norbaiten) kontu.   A cargo de alguien. Zure kargu geratzen da etxia./ Eneuke ezer lagako orren kargu. Sin. esku, kontu. 3. kárgu ártu. (c). dio aditza. Bere egiteen erantzukizuna eskatu.   Pedir cuentas. Ik eztaukak zetan neri kargu artuik, neuk ikusiko juat ze eitten doten-da. Sin. kóntu ártu. 4. kárgu eiñ. (c). dio aditza. Prestar atención a algo o a alguien, cuidar. Suai kargu eixok.
kargútu. (c). da aditza. Ardura hartu.   Responsabilizarse. Zein kargutu zuan urrengo afaixa organizatzeko?
Karidáde, Karidadía. (a). izena. (Osintxu) Osintxuko ohitura zaharra. Urtian zehar txahal bat hazten da (lehen urtero baserri desberdin batean, orain ez), eta Kofradietan goizean goiz hil. Gero salda egiten da, eta meza ostean haragi puxka batekin banatzen zaie joaten diren guztiei. Dirudienez, antzina behartsuen artean banatzen zen haragia.   La Caridad, antigua costumbre de Osintxu. Aurten be juan biakou Karidadera./ Urtero eiñ izan da Karidadia. Karidadeko txal, Karidadeko txala. izena. Kofradixetan Osintxun hiltzen den txala. Aurten Karidadeko txalak berrogei erralde pixau jittuk. Ik. Kofradixak.
kárkaba, kárkabia. (d). izena. Kalean, bi etxeren arteko kalexka edo kortafuegosa. komentario 1
karkax, karkaxa. izena. (Eibar) Flema. komentario 1
karlísta, karlistía. (b). izena. Carlista. Zuen aittajuna karlistia zuan. Azken gerratea ezkero "frankista" esan nahi du, batik bat. Ik. republikáno, -a.
karlistáda, karlistadía. (c). izena. Karlista gerratea. Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen, auzo-lanian. Bixak karlistadan ibilittakuak. Gaztiekin asi die goizian; gerrateko kontuak esaten asten zienian aaztu eitte i jakuen orbela batzia. Gaztiak-eta beera joanda eta arek an goixan. Klem.
karlistói, karlistóia. (c). izena. Carlistón. Sankristaua? Bai, mutilzar karlistoi bat, eztakitt zer baiño raruaua. Klem.
karnábal, karnábalak. (a). Inauteriak.   Carnavales. Karnabaletan andraz jantzitta ibilli zan. Ik. Arátuste.
karnazérixa, karnazérixia. (b). izena. KARNIZÉRIXA . Harategia.   Carnicería. Orain KARNIZERIXA gehiago.
karnazero, karnazerúa. (b). izena. Harakina.   Carnicero.
karra-kárra jan. (c). Comer triturando y sacando ruido. Arek zopakua be karra-karra jaten dau. Ogi gogorrak edo antzerakoak haginkatzerakoan ateratzen den hotsaz, alegia. komentario 1 Ik. kirri-karra, marra-márra jan.
kárrajo, -u, kárrajua. (d). izena. KARREJU. Etxe barruko pasabidea.   Pasillo. Karrajoko atia itxita euki bia da. Orain pasillo. komentario 1 Ik. tránsittu, -o.
kárraka.
© Jaione Isazelaia
1. kárraka, kárrakia. (c). izena. Aste Santuan kanpaia eta txilinaren ordez elizan erabiltzen den zurezko tresna kirri-karratsua.   Carraca. Monagillotan gustora ibiltzen giñan karrakia joten. Sin. mátraka.
2. kárraka, kárrakia. (c). izena. Cacharro, tartana, vehículo destartalado. Vergaresako karraka baten joan giñan eskursiñora. Ibilgailuez, batik bat. Ik. tártana, kátxarro.
karrakára, karrakaría. (d). onomatopeia. Karrakada. Haustura-hotsa edo antzeko zerbait adierazten duen izen onomatopeikoa. Bai, brintzatzen dan egur bat ero; karrakaria etara dau. Klem.
karrama, karramia. izena. "Carda para purificar el lino, peine de cardar." (SB Eibetno).