Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
karákter
kareauts
kareauts, kareautsa. (d). izena. Cal en polvo. Desinfestatzeko autsa, kareautsa. Cand.
kare-bizi, kare-bizixa. (c). izena. Cal viva. Palakin zabaldu, zenbat doministuka eraitteban kare-bizi orrek! Bueno! Osasunerako oso ona doministuka eittia, e. Juan.
kare-letxáda, kare-letxadía. (c). izena. Karea ura nahastuta.   Lechada. Kare-letxada nola egiten den kontatzen digu Donatok. Lelengo karia eitten da karaitz arrixakin, da gero aura ba, kare bizixa uretan busti, puxkat umeldu ta ill, karia ill ein biar izeten da; gero bota galdarara ero, poten batera ero, lekun batera, ondo itto arte laga an, gero erain, dda... Don. Sin. letxáda.
karé-mórtero, karé-mórterua. (d). izena. Karez, arez eta urez eginiko masa.   Mortero de cal. Karemorterua, kariakin einddako masia. Karia ta aree puxkat. Don. Sin. mórtero.
káren, karéna. (d). izena. KÁEN. Ume-lohia.   Placenta, membrana que contiene el feto del animal. Beixak txala ein ddau, baiña oinddio karena ez. komentario 1 Sin. uméloi.
karetei, kareteixa. (d). izena. Karetegia, karea gordetzeko lekua. Tejabania eo kareteixa. Kareteixa esate gontsan. Andres.
karetol, karetola. Sukaldari lanerako egurra (?).
karétu. (c). du aditza. Lurrari karea bota ongarri gisa.   Abonar la tierra con cal. Gure souak karetu biar ederra dauke./ Oiñ lurrak karetzia txarra dala diñue. LURRAI KARIA BOTA ere bai. Sin. káradu.
kárga. komentario 1 1. karga, kargía. (a). izena. Zama.   Carga Karga aundixa daroia burdixak. Karga ta karga, ta azkenian artutako lekuan deskarga. (d). esaera. Hau esaten da astoa-edo, norbera-edo, gehiegi kargatzen ari denean, eta pausoa eman aurretik karga erortzeko arriskua dagoenean. Ik. atzéra-kárga, aurréra-kárga. 2. karga, kargía. (a). izena. Carga de hierba, leña, etc. que se acarrea al hombro. Lau sekula-bedar karga etxeratu nittuan atzo. Ubera aldean, batik bat. Ik. séndor. kárgaka. (c). Bizkarrean karga (sendorra, batik bat) eramanez. Kargaka, baiña zenbat eitten zan orduan! JJp. Sin. bízkarka. Ik. séndorka. 3. karga, kargia. (c). Eguraldi txarra, laino-karga. Bizkaittik dator kargia eta eurixa izango dogu. (SB Eibetno).