Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kara o kruz
kardabera
kara o kruz. (a). Cara o cruz. Ik. busti ala siku?.
karábaka. (c). Txikitan sarri egiten genuen jolasa. Bat katigu gelditzen da eta honek beste bat harrapatu behar du. Gero biak eskutik oraturik hirugarren bat; gero hirurak laugarren bat, eta horrela denak harrapatu arte.   Juego infantil arriba explicado. Karabaka ibiliko ga? Katiguak jolasari hasiera emateko komentario 1
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
kárabi, kárabixa. (d). izena. KARÁBIXA, KAROBI, KAREDOI (ARAM.). Calera, horno de cal. Karabixia nik ezautu dot Arantzetan be bai. Enr. KARABITTA (Karabieta) da Elgetatik Eibar alderako mendatea. Sin. kárabi-zúlo. karabixa erre. KARABIXIA ERRE. Karobia sutu harriz betetakoan, harria erre eta karea egiteko. Karabixa erre, erre esate giñuan. Egosi txendorra. Cand. karabixa kargau. (d). Karobi-zuloa harriz bete. Karabixa kargatze zanian aurria tapau eitte akon. Cand.
karabil, karabilla. izena. (Eibar) "Terraja de roscar.   Kanpoko harixa emoteko ebaketa-erreminttia." (SB Eibetno).
kárabi-zúlo, kárabi-zulúa. (d). izena. KARABIXA-ZULO. Horno de cal. Elgetan KARABIXA-ZULO. Sin. kárabi.
káradu. (d). du aditza. Soroan karea bota.   Abonar con cal. Soua káradu bia juau. Karetu esatian moduan. Guk káradu. Don. Bitxia. Gutxi erabilia. Sin. karétu.
kara-eskuadra, kara-eskuadria. (c). izena. Zuraz, eskuadran lagatako aldea.   Cara-escuadra. Gero arpegixa, o kara, kara-eskuadra. Kara esan biarrian, euskeraz beintzat, arpegixa bastante ibiltzen dou. Lar.
káraitz, káraitza. (d). izena. KAREAITZ, KARATX. Kare haitza.   Piedra caliza. Karaitza bia da karia eitteko./ Atxeko arrixa bia da; karatxa esate otsau guk. Felix. Sin. karéarri.
karájo!. (b). interjekzioa. Carajo! Ze esaera eta ze karajo! komentario 1
karákol, karakóla. (a). izena. Caracol. Ik. marráskillo. Au dok paria, karakola ta baria. (b). esaera. Biak antzerakoak direla.
karakote. "Vara con gancho, garfio para recoger frutas. Sagarrak, madarixak eta holakuak hartzeko karakotia: Kakuaz adarrak hartu eta taka! Gaztaiñak eta hurrak barriz zardaixaz. Zardaixaz astindu ondo eta botatakuan jaso." (SB Eibetno).
karákter, karákterra. (a). izena. Carácter. Azen.: kárakter ere bai. Ik. ízate.
karámelo, karámelua. (a). izena. Caramelo. komentario 1
karanba!. (c). interjekzioa. KARANBA. Caramba. Karteria galdu jakela? Karanba-karanba. Emakumeek, batik bat.
karápaixo, karápaixua (Oñ.). . (a). izena. "Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua." (Izag Oñ). Ik. mokotz, paskua-ópill.
karása, karasía. (c). izena. KAKARASA, KARAKASA. Cacareo. Oillo-karasa aundixak die txabolan./ Oilluan kakarasia entzun orduko, jun da artu arrautzak. Eli./ Oilluak karakasa ein ddau. Don. karása eiñ. (c). du aditza. Cacarear. Gure oilluak eztabe karasaik pe eitten. Goiko aldaerak ere bai. karásaka. (c). adberbioa. KAKARASAKA, KARAKASAKA. Cacareando. Karasaka emun dabe gaur oilluak atsalde osua.
kárburo, kárburua. (c). izena. Carburo. Ik. kándill, kínke.
kárda. 1. karda, kardía. (c). izena. Ganaduak kardatzeko eta garbitzeko erabiltzen den metalezko zepiloa. Carda. Ganauak ferixara eruan aurretik kurioso-kurioso garbitzen zien kardiakin.
© Jaione Isazelaia
2. karda, kardía. (d). izena. Artilea fintzeko den metalezko hagindun tresna.   Carda. Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Aniz. Ik. txarrantxa.