Hiztegia
kanpósantu, kanpósantua. (a). izena. KÁNPASANTU. Cementerio. Hilarik kánpAsantu dio. Bertan dare elizia, kánpasantua ta dana Mendiolan.
anka bat kanposantuan izan. (b). esapidea. Hilzorian egon.
kánta. 1. kanta, kantia, -ak. (d). izena. Kantua. Lehengoek asko erabilia. Canción. Gure amandriak kanta asko zekixen. —Kantazar esaten zan? —Zarrak ero barrixak, baiña kantak beintzet. Klem./ Zeaittik eze Txirritak etara zittuan fueruen e, arek galdu zittueneko kantak eta. Hil. Pluralean batik bat. Kantazar ere ezaguna da, baina badirudi ez zela oso erabilia. Orain kantu entzuten da ia bakarrik.
2. kanta, kantía. (c). izena. Leloa, asko errepikatzen den jardun gogaikarria. Estribillo, discurso repetitivo y aburrido. Demokrazia ta demokrazia, aspertuta najak beti kanta berdiñakin./ Bere kuittak eta bere errosaixuak, arek beste kantaik eztauka. Kantia, mugatu singularra, gutxi erabilia.
kántal, kantála. (d). izena. Etxe edo kale ertza, izkina. Arista de casa o calle. Etxe-kantal entzuten da ia beti, baina kantal soilik ere bai. komentario 1 Ik. etxekántal.
kantapápel, kantapapéla. (d). izena. Bersos y canciones impresos en un hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra. Nik sasoi baten e, kantapapéla gaur erosi plazan da illebete orduko dana, jota zeto, buruz. Hil. Azen.: kantá-pápel ere bai.
komentario 1 Sin. bersó-pápel.