Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kamádar, kamadárra. (c). izena. Ohearen buruko aldea ixten duen partea, zurezkoa zein burdinazkoa. Komunetik bueltan kamadarra jo najuan buruakin./ Kamadarretik txintxiliz eukitzeittu prakak. Sin. oeadar. (Lein.). komentario 1
kámailla, kámaillia. (d). izena. Camilla. Goittik bera ilddakuak kamailletan, da kantuan erak. Ben. Orain kámilla.
kamaiña. komentario 1
© Andres Urzelai
1. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkin-txabola; eraikuntza osoa, alegia. Kamaiñia da dana, txabola dana. Mart.
2. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkinek-eta txabolan, ohol, lasto edo hostoz egiten duten ohea. Danai txabolia esate akon, baiña ari atzekalde ari kamaiñia esate gontxen. Mateo.
kamiñero, kamiñerúa. (c). izena. Caminero. Kamiñeruak sasixak ebaitzen dabitz. Ik. bidégiñ.
kamiñero-etxe, kamiñero-etxia. (c). izena. Casa de camineros.
kamíño, kamiñúa. (a). izena. Errepidea.   Carretera, camino.
Kamiñondo, kamiñondúa. (b). izena. Errepide alboa. Kamiñondoko souan lanerako lagun bat geixao biar izaten zan, dio lehengo esaerak. Bidekoekin berriketan denbora asko galtzen zelako, barren. Hala zioten lehengo baserritarrek.
kamioe, -i, kamioía. (a). izena. KANBIOI. Camión.