Hiztegia
kamádar, kamadárra. (c). izena. Ohearen buruko aldea ixten duen partea, zurezkoa zein burdinazkoa. Komunetik bueltan kamadarra jo najuan buruakin./ Kamadarretik txintxiliz eukitzeittu prakak. Sin. oeadar. (Lein.). komentario 1
kámailla, kámaillia. (d). izena. Camilla. Goittik bera ilddakuak kamailletan, da kantuan erak. Ben. Orain kámilla.
kamaiña. komentario 1 1. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkin-txabola; eraikuntza osoa, alegia. Kamaiñia da dana, txabola dana. Mart.
2. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkinek-eta txabolan, ohol, lasto edo hostoz egiten duten ohea. Danai txabolia esate akon, baiña ari atzekalde ari kamaiñia esate gontxen. Mateo.