Hiztegia
kalé-éuskera, kalé-éuskeria. (c). izena. Euskara kaxkarra, ia beti erdaraz ari diren kaletarrek egiten dutena. El euskara de mala calidad que hablan los kaletarras que se expresan casi siempre en castellano. Bergan askok kale-euskera zelebre bat eiten dau.
Zenbaitek auzoetan iritzi txarra du Bergarako kaleko euskaraz: Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Mertz. Ik. Mastérrekako éuskera.
kale-garbitzáille, kale-garbitzaillía. (c). izena. Barrendero. Ori sasoi batian kale-garbitzaille ibili zuan.
Barrandero entzuten da gehiago.
kaléjira, kaléjiria. (c). izena. Pasacalle. Zazpiretan kalejiria erriko txistulari bandian kontura. Sin. bidéko, pasákalle.
kaleko jira, kaleko jiria. izena. "Kaleko zeregiñak egin: ogixa, ura, errekauak, egunkarixa..." (SB Eibetno).
kaleko ogi, kaleko ogixa. (b). izena. Okindegiko ogia, baserritarrentzat. Kaleko ogixa gozua pentsatzen jatan orduan. Ik. básarri.
kaléndaixo, kaléndaixua. (b). izena. Paretan jartzeko egutegia. Calendario. Caja Laboraleko kalendaixua artuizu. Táko deitzen zaie lodi errentangularrei, Arantzazuko kalendaixuari eta gisakoei. Ik. táko.
káletar, káletarra. (a). izena. Kalekoa, kalean bizi dena. Vecino de la villa. Kaletarrak basarrittarrak ondo bizi dielakuan dare.
Ant. basárrittar.
kaletarkeríxa, kaletarkerixía. (c). izena. Kaletar batek egingo lukeen ekintza; aldrebesa edo zelebrea edo ganora gutxikoa, edo...; baserritarren ahotan, jakina. Acción propia de un kaletarra. Tiene sentido despectivo; en boca de los baserritarras, naturalmente. Oilluei bedarra emon eta olako kaletarkerixak eitte jittuek zuen umiak./ Kortazespesa erosi biok? I be kaletarkerixekin asi aiz? Segia mutill, segia!
kale-txákur. 1. kale-txakur, kale-txakúrra. (c). izena. Kalean ibili ohi den txakurra. Perro callejero. Aguazillak batzeittue kale-txakurrak.
2. kale-txakur, kale-txakúrra. (d). izena. Beti kalean dabilen pertsona. Persona que hace mucha vida de calle. Atzo ez bazkaltzera..., ez afaltzera..., kale-txakur majua eindda ago./ Aspaldixan ezta ikusi be itten, kale-txakurra izen da aura beti baiña. Ik. jan-txákur.
kaleume, kaleumia. (b). KALEKUMA (EIB.). "Urbanita. Basarritarrak ez diranak, kaletarrak, askotan zentzu txarrakin esanda." (SB Eibetno).
kalezátar, kalezatárra. (c). izena. Kaleko zarama. Gure gurasoek hala deitzen zioten kaleko zaborrei. Kalezatarra, pilan denboraldi bat euki ondoren, soroetan zabaltzen zen abonu gisa. Basura. Sasoi baten kalezatarra karriatzen zeben basarrittarrak souan botatzeko. Oraingoa baino garbiagoa eta organikoagoa zen garai hartan kaleko zarama.
kalezátar-batzéille, kalezátar-batzeillía. (d). izena. Zabor-biltzailea. Basurero, recogedor de basura. Sasoi batian kalezatar-batzeille izatia ofizio bajua zan.
kalezátar pílla, kalezátar píllia. (c). izena. Zarama pilatzen den lekua. Basurero, lugar donde se amontona la basura. Gure sobarrenian kalezatar pillia egon zan gure mutikotan.
kálpar, kalpárra. (d). izena. Buruan ilea alde desberdinetara irteten den unea. Centro de donde parte el pelo. Bi kalpar dauzka onek; au izango da elementua. Klem.
Pertsona gehienek bat izan ohi dute, baina badira bikoak, eta hau, umetan behintzat, bihurritasun ezaugarria omen da.
kálte, kaltía. (a). izena. Perjuicio, daño. Igezko uraundixak egundoko kaltiak ein zittuan.
Ant. euretáko kalte, kálte eiñ.