Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kákati
kálamo
kákati. 1. kákati, kákatixa. (b). adjektiboa. Cagón. Burla gisa ere esana ohean pixa eta kaka egiten dutenei. Ik. kakaiñéro. 2. kákati, kákatixa. (b). adjektiboa. Beldurtia.
kakátsu, kakatsúa. (c). adjektiboa. Zazpikia.   Fastidioso, -a, molestón, -a, persona de poca paciencia. Zapatero moduan ona da, baiña kakatsu utsa./ Errelebua aldatu zotsenetik kakatsu bat eindda dago. Ik. kanpolarrósa.
kakatsukeríxa, kakatsukerixía. (c). izena. Ruindad. También fastidio. Pagatzeko orduan kakatsukerixan bat eingosku./ Ura sarri bota biarra da kotxe orrek daukan kakatsukerixia. Bi azentuz ere bai: kakátsukeríxa, kakátsukerixía.
© Joxerra Aihartza
kakátxiñ, kakatxíña. (d). izena. Philloscopus collybita. Mosquitero. Txori txikia, burubaltza-ren antzekoa. Sin. txío.
kákatza, kákatzia. (c). izena. Lokatzadia, basatza.   Barrizal, y por supuesto, "mierdazal". Eurixa eitte zebanian kakatza demasa sortzen zan etxe aurrian. komentario 1 Ik. lokátzari, lokátzarte, básatza.
kakáume, kakáumia. (b). izena. Crio, -a, imberbe. Bota zigarrua ezpanetik, kakaumiok alakuok./ Iru kakaumek zure kotxiai zirrika ziarduen. komentario 1 Ik. kakámutiko.
kakáusaiñ, kakáusaiña. (a). izena. Olor a excremento. Irudizko testuinguruetan ere bai: Zelako kakausaiña dagon gobernuko partiduan.
kákazarra!. (b). interjekzioa. Interjección que denota contrariedad, disgusto. Plaiara joango giñala, ta kakazarra! Ik. putza!, útsa!.
kakáztu. (c). da-du aditza. Enmierdar. Beixak kakaztuta laga dabe ataixa. Irudizkoetan ere bai: Txibatua zala, etzala, beintzat betiko kakaztuta geratu zan./ Orrek gauzak konpondu biarrian kakaztu eitteittu.
káko, -u.
© Jaione Isazelaia
1. kako, -u, kakúa. (c). izena. Gakoa, gantxoa, eta baita gantxo formako edozer; batik bat gauzak eskegitzeko tetxuan edo paretan daudenak.   Gancho. Kakotik zintzilik dago urdaiazpikua./ Guardasol kertenak kakudunak die. Ik. gantxu (normalean gantxu burdinazkoa da, kako egurrezkoa). Ik. gántxu, -o.
2. kako, -u, kakúa. (d). izena. Clave, "quid" de la cuestión. Eurixa sasoiz eiñ ezian basarrittarrak jai; ortxe jaok kakua. 3. kako, -u, kakuak. "Zurezko zangoak.  Zancos. Guk gaztetan egurrezko kako batzuk itte giñutzen, da an ibiltze giñan zein depora geixauan zutik ibilli. Sin. zánko. 4. kako, -u. Ik. súr-kaku.
kakóntzi, kakóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Kakatia. Ume kakontzi onekin ezin ddot burutu. Haurrez bereziki.
kakótu. (d). da-du aditza. Pertsona okertu, zahardadez edo. Baita fruta arbola baten adarrak frutaren pisuaz, etab.   Encorvarse una persona, doblar(se) las ramas de un frutal, etc. Zaardadiakin okertzen dien orrek: kakotuta dago ta, esaten dok. Klem./ Petra ikusi dot kalian eta ziero kakotuta dago./ Adarrak majo kakotuta dauzka urdinsagarrak.
Kakuts, kakútsa. (d). adjektiboa. Kaka hutsa. Ondorengo esaeran bakarrik: On utsa, kakutsa. Pertsona onegia ez dela ona, alegia.
kála, kália. (c). izena. . Cala. Lore ezaguna. komentario 1
kalábaza. komentario 1
© Jaione Isazelaia
1. kalábaza, kalábazia. (b). izena. . Calabaza. Ik. kurkúbitta.
2. kalábaza, kalábazia. (b). izena. Calabaza, suspenso escolar. Ik. kalabazéro. kalábazia emon. (b). Dantza edo maitasun-harremana ukatu. Makiña bat kalabaza emon zostazun zuk gaztetan./ Garbiñe gustatzen jakon, baiña kalabazia emon zotsan, itxuria. Ik. azak emon, kulape emon.
kalabazéro, kalabazerua. (d). adjektiboa. Suspensuak ateratzen dituena. Zera dio Hilarik: Urtian-urtian txarteletara jun da preguntau eiteotxun. Ezpaziñuan zertzen, txartelik emun ez; kalabazia. Da gero bestiak, umiak, ari: "kalabazero, kalabazero!" Txaluak jo ta kalian. Hil.
kalámatrika. komentario 1 1. kalámatrika, kalámatrikia. (c). izena. Erretolika, jardunaldi luze eta ulergaitza. Ume txikiek egin ohi dituzten ekinaldiez esaten da sarri.   Retahíla ininteligible, galimatías. Zuen mutiko txikixak jaukak kalamatrikia. 2. kalámatrika, kalámatrikia. (c). izena. Azpijokoa, amarrua.   Gramatika parda. Auskalo ze kalamatrika asmatzen daben./ Oin be izango jok kalamatrikaren bat./ Kalamatrikako maistria zonan a, gure auzoko durangoarra. (AAG Eibes).
kalamidade. 1. kalamidade, kalamidadía. (a). adjektiboa. Calamidad. Gizajo kalamidade bat zuan. kalamidade bat eindda egon. (b). esapidea. Estar hecho/a un/a calamidad. 2. kalamidade, kalamidadía. (b). izena. Calamidad, desgracia. Kalamidade bat ezpada pasatzen, aurten maats ona batuko da.
kalamidadekerixa, kalamidadekerixia. (c). izena. Kalamidadearen ekintza. Arek oinddio eingo joskuk kalamidadekerixan bat.