Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kakagúra, kakaguría. (a). izena. Ganas de cagar. kakaguríak. (b). adberbioa. Kaka egiteko gogoz. Kakaguriak nator Errenteriatik. Ik. logúra.
kakaíñan. (b). adberbioa. Kakaginan, kaka egiten.   Cagando. Pello kakaiñan dago. ZERTAN. Baita ZERTATIK eta ZERTARA: Kakaiñatik nator./ Kakaiñara noia. Lau silaba ditu: ka-ka-í-ñan. Garbi ageri da /g/ ahoskatzen ez bada ere badela haren kontzientzia. Ik. txixaíñan.
kakaiñéro, kakaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Kakatia.   Cagón. Ander kakaiñero... Burla gisa, gehienbat. Sin. kákati.
kakálardo.
© Joxerra Aihartza
1. kakálardo, kakálardua. (c). izena. Cervus lucanus. Udako ilunabarretan hegan ibiltzen den zomorro adar handia.   Ciervo volador. Kakalarduak baldar-baldar eitten dabe egaran. Adardun kakalardua ere bai. Sin. arabako zezen.
2. kakálardo, kakálardua. (c). izena. Satsetako zomorro beltza.   Escarabajo estercolero. 3. kakálardo, kakálardua. (c). adjektiboa. Petrala.   Pelma, latoso, -a. Aspertuta nago ume kakalardo onekin.
kakalárri. 1. kakalarri, kakalarríxa. (c). izena. Beherakoa.   Diarrea. Ik. beráko. 2. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Zazpikia, lasai egon ezin dena.   Inquieto, -a, de poco asiento. Kokoteraiño najaon ume kakalarri onekin. Adinekoek gutxi erabilia. Bergarako kalean entzun dut, gehienbat. Sin. kakapirri. Ik. zázpiki. 3. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Erraz beldurtzen dena.   Miedoso, -a. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin.
kakáleku. komentario 1 1. kakaleku, kakalekua. (c). izena. Kaka egiten den lekua, zela-halako komuna. 2. kakáleku, kakálekua. (c). izena. (lagunartekoa.) Ipurdia. (umorezkoa). kakalekua beian euki. esapidea. Norbait txikia dela esateko modu umoretsu eta basto samarra. Ik pe, nere antzera, kakalekua beian.
kakámokordo, kakámokordua. (b). izena. Cagada, excremento. Kakamokordo galantak eingo jittuk orrek. Baita mokordo, soilik, ere. Sin. mókordo.
kakámutiko, kakámutikoa. (c). izena. Imberbe, crío. Kokoteraiño najaok kakamutiko demonio orrekin./ Kakamutiko batek irabazi zotsan. Ik. kakáume. Oiñ erozein kakamutikok jauzkak berrogei urte. (c). esaera. Zenbait adinekori entzun diogun esaera, modu umoretsuan, eurek kakamutiko gisa ezagututakoak ere zahartuz doazela adierazteko.
kakánaaste, kakánaastia. (b). izena. Istilua.   Follón, enredo. Eztakizu zelako kakanaastia sortu zan auzo-alkatien gaiñian./ Papelei begiratzen asi zanian egundoko kakanaastia agertu zan. Ik. naáste-borráste.
kakanaástu. (c). da-du aditza. Enredar un asunto. Koiñatuan kulpaz kakanaastu zan gauzia.
kakánarro, kakánarrua. (c). adjektiboa. Txikia, nanoa; pertsonez, ia bakarrik.   "Persona físicamente ruin." (Etxba Eib). Bigotedun kakanarro batek ein jostan interrogatorixua.
kakápilla, kakápillia. (a). izena. Cagada, montón de excremento. Kakapillan sartu dau ankia.
kakapírri. 1. kakapirri, kakapirríxa. (b). izena. Beherakoa.   Diarrea. Ik. beráko. 2. kakapirri, kakapirríxa. (c). adjektiboa. Zazpikia. Ik. kakalarri, zázpiki.
kákati. 1. kákati, kákatixa. (b). adjektiboa. Cagón. Burla gisa ere esana ohean pixa eta kaka egiten dutenei. Ik. kakaiñéro. 2. kákati, kákatixa. (b). adjektiboa. Beldurtia.