Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
justúleuri
káiña
justúleuri, justúleurixa. (c). izena. (Oñati) "La lluvia de tronada (breve)." (Izag Oñ).
jústuri, jústurixa. izena. (Oñati) FUSTURI (ARAM.). Trumoia. "Jústuixak be badiardu: el trueno;" "jústurixak jo dau: ha tronado." (Izag Oñ)./ Fusturixek datoz, eurixe eingo rau. (Orm Aram).
justútu. (c). da aditza. Estutu, zaildu. Aspaldixan asko justutu da bizimodua. Gutxi erabilia.
juzgáu. 1. juzgau. (a). du aditza. Juzgar. 2. juzgáu, juzgáua. (a). izena. Juzgado. Goiko Plazan dago juzgaua.
júzgu, juzgúa. (d). izena. Iritzia. Arek laster emongo dau bere juzgua. júzgu txárrak éindda égon. (c). esapidea. Susmo txarrak hartuta egon.   Estar lleno de recelos. Juzgu txarrak eindda egotia? Ba, batek gauza bat esan eta beste bat ete dan pentsatzen egotia. Klem./ Dirua falta izaten zuan etxian da etxekoandrioi kriadia ete zan, juzgu txarrak eindda jeuan, da azkenian zera, gizona, etxeko nausixoi, lapurra. Gaur egun errezelu txarrak eindda egon entzunagoa. Ik. errézelu, -o.
ka. (c). interjekzioa. Ez dut uste, ezetzean nago. Norbaitek galdetutakoa ukatzeko erabiltzen den esklamazioa.   Quía. Sarri apenas hitzarekin batera doa: ka, apenas edo apenas, ka, bietara.
Kaballerituen egun, Kaballerituen eguna. izen propioa. (Eibar) "Se llamaba así al jueves." (SB Eibetno).
kaballeríxa, kaballerixía. (c). izena. Especie caballar. Ferixan kaballerixa asko zan. Don.k zaldi-ganaua ere esan ohi dela dio goiko testuinguruan. Zaldi-ganau asko zuan ferixan. Asto-ganau ere bai astoez. Ik. ardi-gánau.
káballo. komentario 1 1. káballo, káballua. (a). izena. Zaldia.   Caballo. Gorlara goiaz kaballuak ikustera. Ik. záldi. 2. Kaballo. (c). Zenbait pertsona handi eta hankaluzeren ezizena. Pelotari ona zan “Kaballo”.
© Jaione Isazelaia
3. káballo, káballua. (d). izena. Etxearen zurajeak dituen egur okerrak. Etxegintzan altura diferentziak libratzeko erabiltzen dira, batez ere. Kaballuak esate jakon; beste forma bat, normalmente izate zan okerra. Egur aundixa baiña okerra izate zan. Lar. Kaballua, konparaziñuan, ortik onaiñokua uekua bada, okerrian juan biedau, okerrian. Sebas. Ez dira lantzen, basoan aukeratzen dira bete behar duten eginkizunaren arabera. Goierri aldean astazaldi esaten zaio.
kabézera. 1. kabézera, kabézerak. (c). izena. Arnés que se coloca en la cabeza del ganado caballar, a la que van unidas las riendas. Ipiñixozu kabezerak astuai. Pluralean gehiago. Ik. rámal. 2. kabézera, kabézerak. (c). izena. Karreristen lehengo burukoa.   Chichonera.
kabídu. 1. kabidu. (a). da aditza. Caber. Eztakitt armaixo au kabiduko dan or. 2. kabidu. (c). da aditza. Sosegatu, baretu, konformatu; ironiazko esapideetan, batik bat.   Sosegarse, aplacarse, conformarse. Aundigixa zuan errixan kabitzeko ta Madrillera joan zuan./ Trankill, trankill, denporiakin ori be kabidukok. kabídu-éziñ, kabídu-eziña. (c). izena. Handigura, egonezina.   Ansias de triunfar, de grandeza, riqueza, notoriedad... Len tabernia ipiñi zeban, gero dendia, oiñ erlojerixia..., jesus, orrek dauka kabidu-eziña. Jende artean bultzaka ari denari ere kabidu-eziña daukala esan ohi zaio. Azen.: kabidú-éziñ ere bai. EURE PRAKETAN KABIDU ADI esaten zaio besteen arazoetan muturra sartzen duenari. práketan kabídu ézindda. (c). esapidea. Pozez zoratzen. Batzuetan harrokeria puntu bat adierazten du. Semiak karreria irabazi dabela ta praketan kabidu ezindda jeuan./ Praketan kabidu ezindda jaok kontzejal urten dabelako.
kaen. Ik. káren.
káfe. 1. kafe, kafía. (a). izena. KAPE. Café. KAPE, kápia ere entzunda gaude zaharrei. Azen.: káfia adinekoek. kafé kónpleto, kafé kónpletua. Kafea, kopa eta puroa. Sasoi baten asko hartzen zen. Apostu arrunta ere bazen: Atletixak baietz irabazi, kafe konpletua! 2. kafe, kafía. (d). izena. Cafetería. Pentsatzen dozue neska-mutillak kafera-ta? Neu be sekula kafian egoteke ezkondutakua naiz. Ez zan usatzen. Hil. Orain kafeterixa.
kafésne, kafesnía. (a). izena. KAFÉTESNE, KAFIATESNE, KAFEKOLETXE. Café con leche. Behin Ariznoa tabernan neuk ikusia: sartu da Angiozarko gizon bat eta galdetu dio zerbitzariak:
kafé-txáno, kafé-txánua. (c). izena. Colador de café. Kafe-txanua zuloz beteta dago. komentario 1
kafía ixotzeko, kafía ixotzekua. (c). izena. Molinillo de café. Nun laga dozu kafia ixotzekua?
káiku.
© J.L.Etxegoien
1. káiku, káikua. (d). izena. Ardiak jaisteko ontzia, helduleku bakarra eta barrura begira duena. Zurezkoa nahiz metalikoa.   Recipiente para ordeñar ovejas de un solo mango dirigido hacia el interior. Kaikua esate jakuan ontzi bat izate zuan. Kerten bat eukitze juan barrutik. Biribilla bez. -Egurrezkuak? -Gure denporan ez, e; zinkazkuak. Klem.
2. káiku, káikua. (c). izena. Mendira joateko-eta mendigoizaleek erabiltzen duten jaka; gorri-beltza edo berde-beltza, gehienetan.   Chaqueta montañera, de color generalmente verdinegro o rojinegro. Kaikua, kaletarrak eta mendira joateko bai, baiña basarrittarrak e, artillezko jertsiak eta bai. Klem. 3. káiku, káikua. (d). adjektiboa. Ergela, kirtena. Ixildu ari kaikuoi alakuoi. Galdu samartua.
káillu, kaillúa. (a). izena. Azal gogorgunea, eskuetakoa, batik bat.   Callo. Eskuak kailluz beteta dauzka. Ez dira berez minberak, babesleak baizik. Txerriaren azalari gaillu.
kaillútu. (c). da-du aditza. Kailuz bete. Ijittuak ankak ondo kaillututa eukittzeittue. komentario 1