Hiztegia
juízio. 1. juízio, juíziua. (b). izena. Zentzuna. Juicio, sentido común. Eztakitt noiz etorri bia jatzun juiziua./ Emuten dau edadiakin juiziuan sartu dala./ Ziero juiziua galdu zeban umia il jakonian.
Sin. zéntzun. 2. juízio, juíziua. (a). izena. Epaiketa. Juicio.
jungúra, junguría. (c). izena. Ingudea. Yunque. Junguria ta maillua, ermentarixan erreminttak./ Segia pikatzeko be junguria erabiltzen da. Lehengo eta oraingo jungurak eta sega pikatzeko modua desberdinak direla diosku Donatok. Len junguria zan zabala eta maillukia zorrotza, ta maillukiakin etaratzen jakon segiai aua. Eta oiñ bestekaldera eitten da: maillukia zabala ta junguria zorrotza. Azpixan euki segia berdiñao eitten da maillukiakin norberak jo baiño. Zabalakin jo eta an beian eutsi. Ortarako da ori. Don. komentario 1 Ik. pikámaillu, segámaillu.
júnta. 1. júnta, júntia. (a). izena. Batzarra. Reunión. Gaur juntia dago beratzittan.
juntako egon. (c). Zuzendaritzako kide izan. Bergako presidente nitzela juntako ninguen Donostien eta ba irurogetamaseixan neu nonbrau nindduen Gipuzkuako presidente. (AA ArrasEus, 230. o.).
2. júnta, júntia. (c). izena. Etxeko egituraren elementu ezberdinak (posteak eta frontalak, adibidez) bat egiten duten lekua. Zeattik amen eingok juntia, or erdixan. Sebas. Batzuetan, zuhaitzaren adarrak irteten diren tokiari ere horrela esaten zaie. Sin. lázo.
juntúra, junturía. (c). izena. Bi gorputz-atal edo tresna-pieza elkartzen diren lekua. Punto de uníón de dos partes. Umedade onek gorputzeko juntura guztiak soortzen dittu./ Bi tubuen junturan egongo da jarixua.
Gorputzeko artikulazioez esaten da sarri. komentario 1
jurámentu, jurámentua. (c). izena. Juramento. Kastillanuen zera ba, juramentua ta zera ta. Don.
juramentuka. (c). adberbioa. Biraoka. Sin. maldizíñoka.
júrgu, jurgúa. (d). izena. Bi lursailen artean uzten den zirrindara. Franja estrecha que se deja entre dos campos (de labradío, generalmente). Baiña ze goldaketa ein ddok? Jurgua ta dana labrau dok eta! (behin aita-zanak neuri esana)./ Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ da gero an eskeria sortzen da, zikiña. Don.
komentario 1
jústu. 1. justu. (a). adberbioa. Ozta. Justamente, por poco. Justu aprobau dot.
jústu-jústu. 1. justu-justu. (a). adberbioa. Oso gutxigatik. Justu-justu aillegau jat dirua. justúan. (a). adberbioa. JÚSTU-JUSTUAN. Gutxigatik. Justuan arrapau neban trena. 2. justu-justu. (a). adberbioa. Zehatz-mehatz. Gauza guztiak justu-justu ein biar izeten die aren etxian. Ik. ózta-ózta. jústu-justúko bérbak. (c). esapidea. Ezinbesteko hitzak bakarrik. Bi pertsonak haserre daudenean edo konfiantzarik ez dutenean egiten dutena. El mínimo de palabras. Alkarrekin gabizek lanian baiña justu-justuko berbak eitte jostak bakarrik./ Anai-arrebak izan arren justu-justuko berbak eingo jotsek alkarri.
2. justu, justúa. (d). adjektiboa. Justo, -a, recto, -a. Gure aitta justua zan, da geuk pe al zan onduen eitten gontsan, baiña periodikua aaztu Osintxun-da juten bagiñan... Hil.
jústuri, jústurixa. izena. (Oñati) FUSTURI (ARAM.). Trumoia. "Jústuixak be badiardu: el trueno;" "jústurixak jo dau: ha tronado." (Izag Oñ)./ Fusturixek datoz, eurixe eingo rau. (Orm Aram).
juzgáu. 1. juzgau. (a). du aditza. Juzgar. 2. juzgáu, juzgáua. (a). izena. Juzgado. Goiko Plazan dago juzgaua.
júzgu, juzgúa. (d). izena. Iritzia. Arek laster emongo dau bere juzgua. júzgu txárrak éindda égon. (c). esapidea. Susmo txarrak hartuta egon. Estar lleno de recelos. Juzgu txarrak eindda egotia? Ba, batek gauza bat esan eta beste bat ete dan pentsatzen egotia. Klem./ Dirua falta izaten zuan etxian da etxekoandrioi kriadia ete zan, juzgu txarrak eindda jeuan, da azkenian zera, gizona, etxeko nausixoi, lapurra. Gaur egun errezelu txarrak eindda egon entzunagoa. Ik. errézelu, -o.
ka. (c). interjekzioa. Ez dut uste, ezetzean nago. Norbaitek galdetutakoa ukatzeko erabiltzen den esklamazioa. Quía. Sarri apenas hitzarekin batera doa: ka, apenas edo apenas, ka, bietara.
Kaballerituen egun, Kaballerituen eguna. izen propioa. (Eibar) "Se llamaba así al jueves." (SB Eibetno).
kaballeríxa, kaballerixía. (c). izena. Especie caballar. Ferixan kaballerixa asko zan.
Don.k zaldi-ganaua ere esan ohi dela dio goiko testuinguruan. Zaldi-ganau asko zuan ferixan. Asto-ganau ere bai astoez. Ik. ardi-gánau.
káballo. komentario 1 1. káballo, káballua. (a). izena. Zaldia. Caballo. Gorlara goiaz kaballuak ikustera.
Ik. záldi. 2. Kaballo. (c). Zenbait pertsona handi eta hankaluzeren ezizena. Pelotari ona zan “Kaballo”.
3. káballo, káballua. (d). izena. Etxearen zurajeak dituen egur okerrak. Etxegintzan altura diferentziak libratzeko erabiltzen dira, batez ere. Kaballuak esate jakon; beste forma bat, normalmente izate zan okerra. Egur aundixa baiña okerra izate zan. Lar. Kaballua, konparaziñuan, ortik onaiñokua uekua bada, okerrian juan biedau, okerrian. Sebas.
Ez dira lantzen, basoan aukeratzen dira bete behar duten eginkizunaren arabera. Goierri aldean astazaldi esaten zaio.